Euskara sexista ote?
Hiztegiaren arabera, sexismoa, sexu jakin bateko pertsonen berdintasuna ukatzen duen jarrera da. Sexismoa hainbat arlotan soma daiteke, tartean hizkuntzan. Zenbaiteraino da sexista gure hizkuntza?
Gurean, zoritzarrez, oraindik gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik ez dago. Hainbat jokalmodek emakumea baztertzen dute eta hori hizkuntzan islatzen da. Euskara ez da salbuespena.
Hala ere, ikertzaile askoren ustez, euskarak baliabide ugari ematen dizkigu sexista ez izateko. Esaterako, euskaraz "aiton-amonak", "anai-arrebak", "errege-erreginak", "neska-mutilak" eta parekoak erabali behar dira bi generotako pertsonak aipatzeko. Bestelako erabilera ez da zuzena. Inguruko hizkuntzekin alderatuta euskara ez da hain sexista. Alvaro Garcia Meseguer hizkuntzalari espainiarraren ustez, ingelesaren zama sexista %15 da, frantsesarena %40, gaztelaniarena %80 eta euskararena %5. Hona hemen adibide batzuk: postman (postaria), droits de l´homme (pertsonen eskubideak), señora de (emakumeak gizonen menpe jarrita)
Hala ere, euskaraz ere erabilera sexista ematen da. Begoña Muruaga filologo eta Emakunde aldizkariko kazetariaren ustez, "euskara ez da sexista, hitz egiteko modua da sexista". Amaia Alvarez hizkuntzalari bilbotarrak antzeko iritzia du: "Hizketan ari garenean, sexismoa azaleratzen da. Erabilera asko zaindu behar dugu ".
Aldatu beharrekoak
Erabilera zaintzeko neurri zehatz batzuk hartzea da egokiena. Esaterako, talde bati buruz edo lanbide bati buruz ari garenean, gizonezkoak erreferentziatzat hartzea (legegizonak, gudagizonak ) sahiestu behar da. Bestetik, emakumeekin lotutako hitzek zentzu negatiboa izaten dute, eta askotan irainak izaten dira: alua...Horrelakoak ez erabiltzea nahikoa da hizkera sexistari iskin egiteko. Jardun edo lanbide batzuk emakumeekin besterik ez dira lotzen (neskamea) eta hori ere erabilera ez egokiaren ondorio da.
Beraz hizkera sexista baztertzeko hizkera zaindu egin behar dugu. "Nola hitz egiten dugun aztertu behar dugu, urtetan jasotako ereduak baztertzen hasteko. Euskarak baditu horretarako baliabideak, eta bestela asmatu egin beharko ditugu", dio Alvarezek.
Gizon, gizaki hitz horiek gizonezkoentzat besterik ez erabili. Giza hitzetik eratorritako hitzen ordezkoak bilatzea ere ez da zaila.
Hitz-elkarketa: emakumeren bat tartean dagoenean, euskararen berezko joerari eutsi behar diogu: gurasoak, senar-emazte, errege-erregina, jaun-andere
-Sa atzizkia: Atzizki hori daramaten hitz gehienak berriak dira eta asko maileguak (dukesa, abadesa...). Euskalki batzuetan oraindik erabiltzen den arren, euskara batuan mugatu egin beharko litzateke erabilera. Esaterako, Lucia Lacarra dantzaria, emakume dantzaria eta antzekoak erabiliz saihes daiteke -sa atzizkia.
Hitanoa: Hika ari garela sexua markatzen da. Beraz, ez inoiz erabili talde bati zuzendutako mezuan, talde horretan gizonak bakarrik edo emakumeak bakarrik dauden ziur ez bagaude.
Gizarte: Jendarte
Gizalege: Begirune
Anaitasuna: Haurridetasuna
Gizaki: Pertsona
Giza eskubideak: Pertsonen eskubideak
Legegizon, itsasgizon : Taldeari buruz ari garenean, erabili legelaria, arrantzale edo marinel...

Gomendioak

Alternatiba egokiak