'Go!Azen'
"Ohiko eszena bat bost-hamar aldiz errepikatzen dugu, baina dantza edo musika sekuentziak asko luzatu daitezke"
Telesaila: Go!Azen
Katea: ETB1
Ekoizlea: Pausoka Entertainment
Zuzendaria: Jabi Elortegi
Estreinaldia: Irailak 14
Protagonistak: Barbara Rivas, Ramon Agirre, Karmele Larrinaga, Borja Uribesalgo, Inma Fernandez, Markel Gajate, Lorea Iribar, Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Haritz Morrás, Ainhoa Larrañaga, Asier Burguete, Oihan Moreno
Dagoeneko zortzi urte igaro dira ‘Go!Azen’ filma eta ondorengo telesaila estreinatu zirenetik; denbora igaro da, eta orduko gaztetxo horiek hazi egin dira, baina bertan dirau barnetegiak. Zertan ote dabiltza Zuzen irakaslea, Irati Ibarbia eta Basakabiko gainontzeko protagonistak? Ikasleak irakasle bihurtu dira, eta gaztetxo talde berri batek ilusio handiz igaroko du uda Basakabin, musika, dantza, abenturak eta amodio istorioak bizitzeko prest.
ETB1ek hilabete honetan estreinatuko du telesail arrakastatsuaren bere bigarren denboraldia, baina estreinaldia iritsi aurretik, grabaketan tartetxo batez muturra sartzeko aukera izan dugu; Donostiako El Pinar jauregi eder eta misteriotsuan izan gara (telesaila Donostian eta Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentuan grabatzen ari dira), eta bertan telesail baten muntaketa ikusi eta protagonistekin hitz egiten ibili gara.
Bertan ikusi dugu Zuzen irakaslea (Ramon Agirre) ohiko zorroztasunez Basakabi zuzentzen; aurpegi berriak ere sumatu ditugu irakasleen artean, hala nola, Irati Ibarbia (Barbara Rivas), aurreko denboraldiko ikasle ohia. Haiekin batera, maiatzean egindako casting erraldoietik ateratako 10 gaztek osatzen dute ikaslego berria, eta ilusio handiz ari dira esperientzia berri hau bizitzen.
Harrituta utzi gaitu grabaketak eskatzen duen profesionaltasun mailak; 16 eta 22 urte bitarteko neska-mutil kuadrilla gogor ari da lanean; askorentzat lehen aldia da aktore lanetan, baina atzetik duten lan taldeak ez du atsedenik hartzen, eta bikaintasuna helburu, behar diren guztietan errepikatzen dituzte eszenak. Kristina Pernal, Pausokako ekoizleak egin digu ongi etorria setean; dagoeneko bost aldiz errepikatu duten grabaketa zati bati begira gaudela kontatu digu oso ohikoak direla horrelakoak: "Errepikapenak beti daude, sekuentziaren arabera. Ohiko eszena bat bost-hamar aldiz errepikatzen dugu, baina dantza edo musika sekuentziak direnean asko luzatu daiteke kontua; aurrekoan, lau ordu igaro genituen dantza zati bat grabatzen!".
Guztira 87 lagun dabiltza telesaila eraikitzen; grabatzen ari diren eszenan hiruzpalau pertsonaia ikusi daitezke, baina kameren atzean inurrien antzera ari dira zuzendaria, gidoilariak, ekoizleak, errealizazioa, atrezzo arduradunak, makillatzailea, jantzien arduradunak, kamerariak, argiztapenekoak eta figuranteak. "Egunean gutxienez 70 pertsona daude lanean, hilabete honetan gehienak grabaketan dabiltza, baina beste batzuk bulegoan egiten dute lan, gidoiekin edo ekoizpeneko gauzak antolatzen. Niretzat adibidez, grabaketa amaitzean hasiko da lan handiena, promozioa hasiko baitugu, estreinaldiak antolatuz".
Eszena bikain gelditu denean hartu du atseden Asier Burguete aktoreak. Aurretik antzerkian ibili den arren, lehen aldiz dabil telesail batean aktore lanetan; oso gogoko du Markel bere pertsonaia, nahiz eta bihurri samarra den: "Markel oso alaia da, gehien gustatzen zaizkion gauzak jatea eta ligatzea dira. Badu txikitako lagun bat, Jontxu, eta biak batera joaten dira beti; Markelek saltsa guztietan sartzen du Jontxu gaixoa". Esperientzia polit hau bizitzen ari dela oraindik sinetsi ezinik dabil Burguete, eta lanean gogor dabiltzan arren, primeran pasatzen dutela nabarmendu du: "Lehen egunean Ramon Agirrerekin batera lanean jarri ginenean beldurra eta zirrara sentitu nituen, baina hasieratik primeran hartu gaituzte denok, eta giro aparta dugu elkarren artean".
Grabaketarekin gozatzen dabilen arren, estreinaldia iristeko irrikaz dabil Lorea Iribar aktorea. Iribarrek badu esperientzia kameren aurrean, Gu Ta Gutarrak saioan parte hartu baitu. Dantza irakaslea eta blogaria, bere izaerarekin bat egiten duen pertsonaia interpretatuko du: "Nora oso alaia da, saltsera galanta, eta gehiegi hitz egiteagatik batzuetan arazoetan sartzen du bere burua". Aurreko Go!Azen ondo ezagutzen du Iribarrek, eta zaletasun hori lanbide bihurtzea amets bat da berarentzat: "Oso jarraitzaile sutsua nintzen, eta telesailaren zati izateak ilusio handia egiten dit! Dena den, oraingo Go!Azenek gauza berri asko ekarriko dituela aurreratu dezaket; gidoilariak asko busti dira, eta beraz, inoiz baino abentura eta amodio istorio gehiago biziko dira Basakabin".