"Lasaitasunaren kataplasmaz koipeztuta gaude"
Uztailaren 2an, 'Un día nada más' El Drogasen diskoa grabatu zuten Iruñeko Zitadelan, ahaztezina izan zen kontzertu erraldoian. Abeslariak bere etxeko ateak zabaldu zizkigun, eta sekula aurretik entzun ez dituzun istorioak kontatu zizkion GAZTEZULOri.
Barricada nahiz Txarrena taldeen baitan, edota ‘El Drogas’ soil gisa, bere ekarpenek kale-kolore berezieta nahasezina dute. Denborari eta garai iragankorrei partida irabazi die Enrique Villareal Armendarizek (iruñea, 1959).
Aro berri bat arnastu eta irudikatu nahian, trajea etakorbata jantzita ikusi ohi dugu azken urteotako emanaldietan. ArgazkietarakoSan Kristobal gotorlekuan egin dugun zitara Drogas jatorrizkoena agertu zaiguordea: larruzko txupa eta botak, galtza ilunak, zapia buruan… eta gitarra –ezbaxua, "jada ez"–. Mamen bikotekideak –"soziak"– ekarri du, Ford Ka batean.
"Gotorleku hau militarrena da oraindik, tira, inorkberetzako nahi ez duen marroi horietako bat da, gure egin beharko genuke".Grinaz eta barru-barrutik hitz egin nahi digu Gerra Zibilean presondegiizandako zorigaiztoko leku honetaz. "Memoria historikorako edozein erakundebaino gehiago inplikatzen da –gaineratu dit Mamenek ahapeka–, askotan galbaheanik jartzen dut eta iristen zaizkion gonbiteen erdiak ere ez dizkiotkomentatzen, bestela ez luke beretzako bizitzarik izango".
Irudietarako lokalizazio bila, bazter-zulo ilun, deslai bainainspiratzaile batera iritsi gara. "Ezin diot gogoari eutsi… Behinola murruhauen artean askatasuna lapurtuta eduki zituzten preso horientzat… –gitarrahartuta kantatzen hasi da– En este suelo, me gusta soñar despierto / y romperlas nubes que cierran hermético el techo. / Así corren los días y las nochesmiserables, / y yo sólo pienso en ti / acurrucado entre el frío y el hambre./…" Eta horrela, abisurik gabe, egiazko gauzak gertatzen diren legez, ordainduezin daitekeen une magikoa oparitu digu.
Elkarrizketarako Txantreara jaitsi gara, "etxean lasaiago",esan digu. Benetako zenbakia beste bat izan arren, atariko bi baldosatxoek ‘69’diote, ongietorri beroa gero! Bere ‘koba’ erakutsi digu lehenik; liburu mordoa,oroigarriak, Osasunako bufanda, Rolling Stonesen erreferentziak,grabaketa-ekipo bat, piano bat… "hemen ematen ditut eguneko ordu pila bat".Apaltasunez dio bera ez dela tipo "iaioa" ezertan, haatik "motz samarra" dela,eta sortzen duen guztia dedikaziotik jaiotzen dela. "Orain, adibidez, pianoaikasi nahian nabil eta… jo! Asko kostatzen zait! Baina hor nabil, temati".
Biloben margolan abstraktuekin koloreztatuta dute egongelakohorma zuri nagusia. Eseri gara azkenean.
Makillajeak eta hitz hutsalak alboratuta, azkenaldian besteinoiz baino zorrotzagoa eta erradikalagoa sumatzen zaitut adierazpenpublikoetan. Badakizu hori beti izaten dela erakargarria kazetariontzat...
Lehen pentsatzen nuen Barricada izeneko talde baten kideizate hutsak azalpen edo aurkezpen gisa balio zuela; taldearen beraren ibilbideak,sinesgarritasunak, aukeratutako izenaren pisuak ez zutelako itxurakeriarakotarterik uzten. Orain, ordea, ulertu dut oso argia izatea komeni dela,zalantzak eduki arren. Ni, behintzat, uneoro nabil neure usteak berrikusten,baina ez daukat adinik ezta gogorik ere politikoki zuzena izateko. Ez dut inoizhala sentitu neure burua, baina Barricadarekin gertatutakoak asko irakatsi ditzentzu horretan, eta beste inoiz baino zorrotzagoa naiz orain.
Bestalde, ez da nolanahiko erronka hamaika ikusi, entzun etaesandakoa den norbaiti zer edo zer berriaren bila zukua ateratzea.
Ba espero dut kontatzera noatzunak balio izatea! Azken lauurteotan hiperaktibitate maila itzelean gabiltza bederen! Nik neuk askobultzatu dut; baina inguratzen nauen bandak ere lagundu nau, eutsi nau,estropezu egitera eraman nau tarteka… eta horrek are azkarrago ikasteko balioizan dit… Zortzi urte daramatzatberaiekin, baina Demasiado tonto en la corteza (Maldito Records, 2013) ateragenuenetik… ostia! Sinestezina da daramagun erritmoa.
Atsegin al dituzu kazetariak? Zer moduz daramazu guzti honenalderdi mediatikoa?
Oso gaizki. Ezin dut orokortu, denetarik dago… baina,printzipioz, kazetariekin gaizki konpontzen saiatzen naiz. Konturatunintzen asko besarkatzennindutela, benetan, ONCEko txartela nire konkor gainetik pasatzen zebiltzala,zorte onaren bila-edo. Hortaz, Barricadaren auzia inflexio puntua izan da jendeeta kazetari askorekin izan dudan harremanean, bereziki Nafarroakoekin.Zorionez, soziak asko laguntzen dit.
Zer moduz dago ama?
Tira ba, hortxe dago, Alzheimer delako alemaniar horrenkonpainiarekin. Fisikoki eta mentalki desegiten doan heinean, ingurukook nolalagundu edo egoerari nondik heldu ikasten gabiltza. Eta unean uneko ikasketada, joan den astean balio zuenak ez baitu gaur funtzionatzen. Ziur dakigungauza bakarra da gaurkoa dela egun onena, bihar beti egongo dela okerrago, etafilosofia horrekin segitzen dugu.
Barruan mugituko zizun zerbait gaixotasun honek…
Lehenik eta behin, ama hilezkorraren sinesmen hori apurtzendizu. Konturatzen zara etxeko ekonomilaria, erizaina, irakaslea, jostuna,sukaldaria, psikologoa izan dela… eta horregatik idolatratu duzula, horregatikirudikatu duzula ultraeroi menderaezin gisa. Orduan, bera ere zaurgarria delaikusten duzunean, barne-barneko prozesu bat hasten duzu egoera berri honenaurrean zure papera zein den ulertzeko. Ni, adibidez, ez naiz sekula osokontaktuzalea izan; musuak, laztanak eta besarkadak justu-justu ematen nizkionamari; orain, ordea, gainetik kentzen nau nor naizen ere ez jakinagatik.
Hautsak estalitako oroitzapen batzuk azaleratzen arikozaizkizu agian.
Ez. Niretzat etorkizunaren parte da. Bi etorkizungurutzatzen ari zaizkit gainera; eta oso ondo irudikatuta geratu zen goizetanamari pardelak aldatu eta arratsaldetan gauza bera bilobarekin egiten nuenean.Konfluentzia fisiko interesgarria izan zen. Eta birramonaren eta bilobarenarteko harremana ere bai: bata bere azken esaldi koherenteak botatzen zebilenune berean, bestea bere aurreneko soinuak eta hitzak emititzen zebilen. Bainasekulako algarak egiten zituzten elkarrekin eta besteoi begiratzea besterik ezzitzaigun geratzen, ezin ulertu. Orain estadio konplexuago batean gaude, amaknekez esaten ditu hiru hitz segidan… nire soziarekin izan ezik, berarekinbadirudi tarteka kotaktatzen duela oraindik.
Zure sozia! Talde bereizezina osatzen duzue.
Bizitza krisia da, mugimendu gisa ulertuta. Hortaz, nik 18eta berak 15 urte zituenetik, gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin eta emandudan pauso bakoitzaren oinarrizko partea izan da. Bizi-prozesu polita izan dabi seme-alaba eta beste bi biloba edukitzea, eta historia musikalean ereelkarrekin aritzea.
Imajinatzen al duzue zeuen burua Txantreatik kanpo?
Bederatzi urte pasa genituen errepidea bukatzen den herrihorietako batean! Oso historia asilbestratua eta bukolikoa izan zen, bainaseme-alabek Txaneko –Txantreako– ikastolan ikasten zuten, kuadrila Txanenzuten, geuk ere Txaneko dendetan egiten genuen erosketa eta… tira, guretzat osourte bohemioak izan baziren ere, azkenean erabaki genuen gure lekua hemenzegoela.
Txikitan Opuseko kolegio batean ibili zinen eta ordukohartan, ziur aski, gaur egun kementsu salatzen dituzun indarkeria formenbiktima izan zinen. Baina modu normalizatuan biziko zenituen beharbada…
Guztira, zazpi zentrotatik pasatakoa naiz. Pentsa,eskolaurrea Josefinatarrekin egin nuen, Gomá kardenalak altxamendu franquista"gurutzada" gisa justifikatu zuen leku berean... latza! Honekin esan nahi dutEl Redin kolegioak, Opusekoa izanagatik, ez ninduela bereziki edo besteengainetik markatu. Baina bai, 7 eta 14 urte bitartean han ibili nintzen,elitearen ikastetxean… ostia! Orain bai, gauzak argiago ikusten ditut. Baina,orduan, alde batetik, ez nintzen haiek ni harrapatu nahi izateko adina inteligentea;eta, bestetik, ez nintzen nahikoa bizkorra sekta horrek nola funtzionatzen zuenigartzeko eta erregimenaren aldeko teknokratak sortzeko misioa zuela ulertzeko.Gurasoak gainera CCOO bilakatuko zen mugimendutik zetozen, beraz...
Zergatik hainbeste aldaketa?
Ba beti FEN –Formación del Espíritu Nacional– delakoikasgaiarekin arrastaka ibiltzen nintzelako... Kolegio hartatik, zehazki,FENeko irakasle batek suspenditu eta kanporatu ninduen ikasturte amaierako lanaentregatzera Che Guevararen kamiseta jantzita joateagatik. Eta nik ez nekienpaparrean neraman bizardun hura nor zen ere! Kuadrilako guztiok erosi genuenkamiseta berdina, gustatzen zitzaigulako, nik zer dakit! Kontua da klasekidegehienek kopiatu zidaten lana suspenditu zidala kabroi harek, eta kolegiotikkaleratu. Orduan Lanbide Heziketan eman nuen izena, mekanika ikasi nuen,beharbada aita ere mekanikoa zelako. Baina amari buruan sartu zitzaionbatxilergoa amaitu behar nuela, eta handik Eskolapioengana bidali ninduten,gerra garaian Iruñeako kartzela karlista izandako zentrora, berriro ere apaizartean! Hala ere, ikasgai berarekin huts egin nuen beste behin eta ez nuenseigarren maila gainditu... zorionez.
Zorionez?
Bai, handik Txantreako Irubide institutura pasa nintzelako!Tximaluzeak eta porroak erretzen zituztenak zebiltzan han. Imajinatzen duzunolako leherketa izan zen hura niretzat?! Dena zen dibertimendua! Galtzakapurtu eta Rollingen mingaina itsatsi nien, jaka bakeroa jantzita ibiltzennintzen alde batetik bestera, ilea luze... El Drogas deitzen zidaten! Ostia,ohorea zen hori! Gutxienekoa ikastea zen... –algaraka–.
Eta musika? Noiz iritsi zen aurreneko feelinga?
Ba orduan izango zen, 16-17 urterekin. Garai hartandiskoteka batera joaten ginen larunbat gauero, patxarana edan eta sekulakomozkorrak harrapatzera. Lagun gehienek neskekin dantzan edo beste auzobatzuetakoen kontra istilutan nahastuta amaitzen zuten, baina nik nahiagoizaten nuen Clan taldeari begira-begira egon; flipatu egiten nuen instrumentuelektriko haiekin, bateriarekin, teklekin... berdin zitzaidan zer jotzen zuten,estetikak zoratzen ninduen! Tarteka, gainera, talde gonbidaturen bat ereagertzen zen, Sinopsis adibidez, eta hori kristorena zen! Garai horretan, aldiberean, institutuko klasekide batek akordeak jarri zizkion Hiroshimakosarraskiaren inguruan idatzita nuen letra bati; musika talde bat, edo antzekozerbait, zuten –Kafarnaún–, eta niretzat sinestezina izan zen neuk idatzitakoahorrela apainduta entzutea.
Aurrerantzean asteburuetarako plana aldatuko zenuen...Bai, akorde haiek larunbat gaueroko ukabilkadekin alderatunituen nire artean, eta argi ikusi nuen: aurrerantzean larunbat arratsalderoeta igande goizero Kuria kaleko ganbara hartan entseatzeko irrikaz pasakonituen.
Zerbaitek alda al zezakeen zure patua?
Tira, ba mekanika gustatzen zitzaidan eta abila nintzengainera, gaur egun oraindik ere asko ulertzen dut motorrei buruz, tailer bateanaritu nintzen lanean... garai hartako kuadrilako gehienek bezala hortik tiranezakeen... baina bai zera! Musikarekin lehen feeling hura izan nuenetik,nolabait bilatu egin nuen: musikan zebilen jendea eduki nahi nuen inguruan,haien estetika imitatzen nuen, deskubrimendu berri bakoitzarekin flipatzennuen... ez zegoen atzera bueltarik.
Orain, 40 urte geroago, zure ibilbideari omenaldia egingodion kontzertu itzela ematekotan zaude, lagunez inguratuta. Zergatik?
[Uztailaren 2an izango da, Iruñeako Zitadelan]
Bazterrak nahasteko aitzakia da! –barrez–. Demasiado tontoen la corteza (Maldito Records, 2013) diskoa abenduaren 28an aurkeztu genuen,orain hiru urte, kalean, hiru leku ezberdinetan gainera: Alzheimer zatiaOsakidetzan, Matxinada Nafarroako Gobernuaren egoitzan, eta hirugarrena, Islam,Katedralean. Bezperan muntaia-desmuntaia probatzen ibili ginen, bagenekielako edozeinunetan hanka egitea egokituko zela, baimenik gabeko zerbait zelako! Saresozialen bitartez zabaldu genuen deialdia, eta hasieran jendeak ez zuen serioanhartu, badakizu, abenduaren 28a... Baina izugarrizko mugimendua sortu genuen!Bira ixteko Zitadela hartzea neukan buruan aspalditik, oraindik UPN aginteanzegoenean. Baina, bat-batean... zast! Nireek irabazi zituzten hauteskundeak!–barrez–.
Hortaz, ez duzu Zitadela "hartu" behar izango...
Ba ez. Udal berriari proposamena aurkeztu nion, gustatu zitzaieneta... horrela joan zen hau guztia forma hartzen.
Duela bi hilabete agortu ziren sarrerak. Nola bizi duzuhori?
Ez dizut esango kontzertuak ematea ohitura bilakatu denik,baina bai bizimodua. Argi dut, ordea, ez dudala inondik inora jendea engainatu nahierrutinan erorita. Hain zuzen, horregatik jartzen dizkiot halako erronkak neureburuari. Hiru eszenatoki muntatuko ditugu oraingoan ere: harrera txoko bateanlaupabost abesti joko ditut nik bakarrik; gero, 80 metrora, Armen Aretoan,memoria historikoari lotutako 13 bat bertsio egingo ditugu, atrezzorik etaproiekziorik gabe, edukiari protagonismo osoa emanez. Ondoren, 360 eszenatokirapasako gara, rhythm&blues; formatuan ariko gara gonbidatuekin, ordu eta erdiedo bi orduz. Eta, amaitzeko, eszenatoki hori erdibitu eta gure alde punkarrenaaterako dugu, Gas doktorearen tiroak! Topera! –barrez–. Azken bi formatu hauekdira CD-DVDan jaso nahi ditugunak.
Udazkenean editatu eta kaleratuko duzuen disko hori zureizena daraman 33.a izango da. Ez dira gutxi! Nola begiratzen diezu?
Denek egin dute ekarpenen bat eta eskailera modura ulertzenditut. Uste dut, gainera, eskaileran gora jarraitzen dudala oraindik. Eta, uneahelduta, gustatuko litzaidake binaka eta korrika jaisteko gai izatea, mutikoanintzelarik etxeko eskailerak jaisten nituen bezalaxe. Edo ibai ertzetik sekulauretara erori gabe bizikletaz ibiltzeko nuen gaitasun hori bera edukitzea,adibidez. Hala ere, zorrotza banaiz, uste dut titulu batzuk soberan daudelanire diskografian: Suerte filmaren soinu banda adibidez (1997), single bilduma(1983-1996), Salud & Rock and Roll zuzenekoa (1997), Txarrenaren zuzenekoaForuen Plazan (2012), Anaitasunako Latidos (2005)...
Ordurako Iruñea Sanferminetarako motorrak berotzen ibilikoda. Geratzen den horietakoa zara, ala ihes egiten duenetakoa?Ba aurten ez naiz geratuko, soziarekin kanpora joateko gogoadudalako; hondartzara, paseatzera edo berak dioen lekura. Liburu potolo bat etagitarra eramango ditut; horrekin nahikoa! Batez ere biloba zaharrarekinHondarribira joatea gustatzen zait, ikusten dudalako asko disfrutatzen duelauretan. Hori bai, nik bainu motzak hartzen ditut, gero hondarrak hozkira ematendit eta –barrez–. Dena dela, Sanferminetarako geratuko banintz, bilobekingozatzeko litzateke; barraketara joateko, erraldoiak ikusteko... festak egunezbizitzeko alegia, seme-alabekin ere egin nuen bezalaxe.
Batzuek aldarrikatzen dutenaren haritik, zuk ere sinesten alduzu Sanferminen ustezko gaitasun berdintzaile horretan?
Ergelkeriak ez du sexurik ezta maila sozialik ere.Sanferminetan ergelkeriak botiloi erraldoiaren forma hartzen du, eta bestebotiloi batzuren kontra altxatzen direnek ere parte hartzen dute horretan,pentsa! Niretzat, zuri-gorrizko Sanfermin masibo eta masifikatuak pitokeriagalanta dira, eta birpentsatu beharko genuke nondik datozen kolore horiek,nondik txupinazoa, entzierroa... Orduan, begiratu beharko genuke erroetaraitzultzeko borondatea dagoen ala Rocioko Amabirjin putaren antza hartu nahiduen honek.
Nafarroaz ari garela... Zer moduzkoa iruditu zaizu ETBrenjarrera Espainiako Ministerioaren mehatxuaren aurrean?
Nik haien lekuan ez nuke txiringitoa itxiko... –barrez–.Adibidez, memoria historikoaren kontura, hobi bat zabaldu eta hezurrak hilerribatera eramaten dituztenean, senideek gonbidatzen banaute, errespetu osozjoaten naiz; baina horrek ez du esan nahi nik gauzak hala egingo nituzkeenik.Nire ustez, hilobiak geure egin behar ditugu, eta zor zaien biografia itzulilekuari berari nahiz bertako hezurrei. Baina tira, zer esango dizut ba...UPNkoek oraindik ez dute ulertu Euskal Herrian txapela ezkerrerantzdesenrroskatzen edo askatzen dela eta, euskararen auzian, ba, pena ematendidate. Maya gustura ekarriko nuke astebetez etxera. Sozia eta biok ez garaeuskal hiztunak, baina gure seme-alabek euskaraz ikasi zuten, eta haiekeuskaraz hitz egiten dute gure bilobekin. Hortaz, politikan dihardutenenergelkeriaren gainetik, gutako bakoitzaren hautuak daude.
Hitz egingo al dugu Barricadaz? Ala ez duzu gogorik?
Bai, tira, norabidearen arabera...
Akzioa ala erreakzioa izan zen Barricada sortzea?
Ba, barru-barrutik atera zitzaidan, baina ezin dut ukatumaila sozialean bizitzen ari ginenaren aurrean eman nahi nuen erantzuna erebazela. Lehen aipatu dizudan aurreneko talde hartan –Kafarnaún– musika erdisinfonikoa egiten genuen eta baxujole bezala enkasilatuta amaitu nuen, iakasualitatez. Milia egiteko garaia heldu zitzaidan ordea, eta koarteleannengoela izan nuen Sex Pistols-en Never Mind the Bollocks (1977) diskoarenberri, eta orduan entzun nuen baita ere Motorhead-en Ace of Spades (1980). Hurasekulako iraultza izan zen niretzat! Ingalaterrako punk banden ingurukoalbisteak jarraitzen hasi nintzen eta... uau! Ostia sinfonikoak utzita nik erehorrelako zerbait egin nahi nuela pentsatu nuen. Era berean, ordurakoTxantreakook esperientzia handia genuen barrikadetan, kale-istiluetan etapoliziaren aurkako enfrentamenduetan; auzoan sartzen uzten genien, baina geroez zuten aterabiderik aurkitzen... –barrez–. Hortaz, kaleko giro horriBarricada izeneko ekarpena egingo niola ikusi nuen argi, eta egingo genuenmusika ere imajinatu nuen: hiru akorde, akabo punteoak!
Taldekideak errekrutatzen hasi zinen orduan. Nola salduzenien produktua?
Militik itzulita ospitalean bolada luze bat eman nuentuberkulosiak jota. Handik aterata, diozun moduan, Barricadarako jende bilahasi nintzen. Lehenengoa Boni izan zen. Igandero rastroan antolatzen zituztenkontzertu horietako batean begiz jo nuen, tipo berezia iruditu zitzaidanpublikoari bizkarra emanez jotzen zuelako gitarra. Handik gutxira, Villabesan–Iruñeako hiri-autobusei hala esaten diete– kointziditu eta proposamena botanion, justu lokaleko trasteak jasotzera zihoala esan zidan, taldea utzi zuelakoeta... hala hasi ginen.
Errealitate soziopolitikoa, egoera oro har, gaur ez dahonetan hasi zinenekoa baino hobea. Kalean, ordea, giroa arras desberdina da.Ez dago barrikadarik sutan.
Lasaitasunaren kataplasmaz koipeztuta gaudelako. Etakataplasma horretan sartzen ditut ezkerreko alderdi eta sasialderdi guztiak.Sozialistak, Podemos, Bildu... denak dira politikoki zuzenak. Kaleek sutan egonbeharko lukete, etsaia nor den inoiz baino argiago dagoelako: bankuak, kredoa,polizia, militarrak, lobbyak... ostia! Nori interesatzen zaio drogenilegalizazioak bere horretan jarraitzea? Zergatik daude kartzelak trafikantetxikiz josita? Zer egiten du Osasunaren Mundu Erakundeak? Heriotz zigorra ezdagoela indarrean Europan?! Inongo hilobirik handiena daukagu-eta Muerteterraneoitsasoan! Adibide solteak besterik dira... Gero leporatzen didate gillotinarenaironikoki esaten dudala. Oso oker daude, serioan nabil. Zuzenagoa nintzatekeesango banu poztuko nintzatekeela baten batek hegazkin istripu bat edukikobalu? Ez dut zurikeriatan aritzeko beharrik, ez dudalako nire izena inoizhauteskundeetarako zerrenda batean jarriko. Eta, egingo banu, dena lehertzekolitzateke!
Eta ze neurri hartzen diozu erantzun musikalari?
Nireaz hitz egin dezaket, besteek nola erreakzionatzen dutenez zait bereziki interesatzen. Baina azken bi urteotan bai ikusi dut Nafarroanmusikagintzan dabiltzan askok komunikatu izugarri luzeak kaleratzen dituztela,denbora libre asko dute antza, edo talentu handiko jendea dira, nik bederendedikazioa betea behar baitut zer edo zer ona egiteko eta, beraz, ez dut halakoetarakotarterik. Tira... itxurakeria gehiegi. Ez nazatela aintzat hartu Nafarroafloral horretarako.
Inoiz sentitu al duzu ez zaituela inork ulertu? Galdetzendizut zure letretako asko modu berean interpretatu dituztelako bandoezberdinetatik, baina inoiz ez zure erara.
Ba bai, baina hori ondo dago! Jende askok betiko potitoaknahi ditu, musika murtxikatua, baina besteren batek eman beharko die! Gustatukolitzaidake naizena baino transgresoreagoa izatea, eta gaitasun teknikohandiagoa edukitzea jendeak niri buruz dituen aurrejuzgu eta kontzeptu askoapurtzeko musikaz zein hitzez. Baina tira, ez dut uste nire mezuak nire moduraulertzen dituzten horiek azkarragoak direnik. Inondik ere! Askotariko gaieninguruan, izan musika edo auzi sozialak, politika, artea... beren irizpidenahiz ondorioak, beren-bereak, eraikitzeko gai diren horiek dira, nire ustez,benetan adimentsuak. Zentzu horretan, mesianismoz apaindutako musika eta arteaez zaizkit gustatzen. Gorroto ditut karnetak.
Hain justu gehiegi ez lerrokatu izanak ahalbidetu zuenBarricadak 80ko hamarkadako Euskal Rock Erradikalaren garaiaz gaindibizirautea, ez duzu uste?
Bai. Ez zitzaidan gustatzen "eskola bereko" beste taldebatzuekin alderatzen gintuztenean, musikaren kolorea edota ahots tinbreak etaabar antzekoak izanagatik, taldearen izaerak berak ez zuelako zerikusirik. Aregehiago, eredu desberdinak bilatzen eta proposatzen tematzen nintzen. Adibidez,Barrio Conflictivo (Soñua, 1984) diskoaren aurkezpenera Madrilgo areto bateraKortatukoak eraman genituenean, jendeak erdi protestaka eta lurrean eseritaentzun zituen. Handik sei hilabetera Kortaturen arrakastak ez zuen atzerabueltarik. Esan nahi dut beti saiatu izan naizela neure burua berrasmatzen etajendeari erakusten ez nagoela geldirik, nahiz eta gaiak edo ardurak antzekoakdiren askotan, tamalez aspektu gehienetan ez dugulako aurrera egin.Konposizioan, balio literarioan, musikaren girotzean ere gero eta zorrotzagoanaizela uste dut.
Eta lortzen duzu?
Ba begira: Barricadaren azken urteetan, disko bat ateratzengenuen bakoitzeko, izugarrizko amorrua ematen zidan jendeak esaten zidanean "Zesoinu ona!". "Eta beste dena?", pentsatzen nuen nik. Soinu ona lortu nahi dut,baina ez hutsa. Jendea ustekabean harrapatzeko gaitasuna galdu izanak gainditu egitenninduen. Eta hala zen, sorpresa-gaitasuna galdu genuen... La tierra está sorda (DroEast West, 2009) iritsi zen arte. Eta, ziur aski, orduantxe amaitu behar zuentaldeak bere ibilbidea, edo bai behintzat ibilbide jarraia. Arazoak konpontzekogaraia izan behar zuen.
[2011ko abenduaren 2an, El Drogasek Agur Barricada poesiaargitaratu zuen bere webgunean. Batzuek iradoki arren taldea berak utzi zuela,Barricadakoek "bota" egin zutela argitu nahi zuen].
Oraindik ere amorrua sumatzen da zure hitzetan. Ala gehiagoda pena? Oraindik ez duzu kapitulua itxi?
Ez, eta ez dut sekula itxiko, ez dut nahi. Tratu oso txarrajaso nuen ordura arte nire taldekide izandakoengandik: Barricada nik utzi nuelaesan zuten. Gezurra! Hirugarren pertsona baten bitartez jakin nuen baxujoleberria zutela ni oraindik, ustez, taldeko kide nintzenean! Zergatik? Taldeanegiak planteatzeagatik; arazoei bizkar eman ordez mahai gainera ekartzeagatik.Hedabideek ere ezin okerrago jokatu zuten. Rolling Stone aldizkariak, adibidez,iskanbila haren erdian ni "desagertuta" nengoela argitaratu zuen, nirekin ezerkontrastatzeko ardura hartu gabe. Garai hartan Alzheimerra diagnostikatu ziotenamari, eta berarekin pasatzen nituen kasik 24 orduak... ez nintzen ezkutatu,amari ipurdia garbitzen nenbilen, ostia! Oraingo bandarekin Barricadarekinbaino lan gehiago egiten dudala irakurri edo entzun dut hor nonbait... Hori eregezurra da. Lehen nik egiten nuen baina taldeak egiten zuela zirudien; oraintaldeak egiten du, baina nik egiten dudala ikusarazi nahi dute batzuek. Denadela… pfff… garai zail haietan alboan izan nituenekin geratzen naiz, gureoraingo bandarekin, eta etxekoekin.
‘La tierra está sorda’ inflexio puntu gisa aipatu duzu.Noiz, nolatan edo zergatik begiratu zenuen atzerantz, memoria berreskuratunahian?
Paradoxikoki, amarena izan zen errua, nahiz eta orainmemoria zeharo galdua duen. "Tori Enrique, zure arrebak oparitu didan nobela dahau, irakurri, gustatuko zaizu", esan zidan egun batez. Eta Dulce Chacónen Lavoz dormida (Alfaguara, 2002) pasa zidan. Hasieran ez nuen gogo onez hartu, nikpoesia irakurtzen dudalako, erosotasun mentalagatik besterik ez bada ere: ezdudalako argumentu bat jarraitu behar, ezta pertsonaiak memorizatu ere, nahiduzun momentuan itxi dezakezu poesia liburu bat… Baina nobela hura kolpebakarrean irentsi nuen, eta kapitulu bakoitza ia negarrez bukatzen nuen. Kasikaldi berean, San Kristobalgo fugaren inguruko liburua iritsi zen nireeskuetara, eta neure buruari galdetu nion nola demontre ote zen posible,Txantreakoa izanik eta Ezkaba mendia egunero parean ikusiagatik, hangertatutakoari buruz ezer ez jakitea. Lotsa sentitu nuen. Eta lotsa horrekeraman ninduen irakurtzera, gehiago eta gehiago jakin nahi izatera, auzokideenlekukotzak eta istorioak entzutera, oraindik sentitzen duten beldurraztxunditzera, informazio iturri berriak bilatzera… Gero Nafarroan gertatu zenaikusi nuen, errepresioa, sistematikoa izan zela estatu osoan.
Nola engaiatu belaunaldi berriak, Gerra Zibila urrun ikustendutenak, auzi honetara?
Ba, zorionez, berez gertatzen ari da hori, eta pozgarria da.Kontuan izan errepresioa lehen pertsonan bizi izan zuten haiek –gaurkoaiton-amonak– isilarazi egin zituztela mehatxupean. Hortaz, hurrengobelaunaldia –seme-alabena– ezjakintasunean bizi izan zen urte luzez. Orain,hirugarren belaunaldia –bilobena– dabil benetan egiari tiraka.
Emakumeen paperari eta jasan zuten sufrimendu erantsiariarreta berezia aitortzen diozu beti zure ekarpenetan.
Bai, bidegabekeria bereziki krudela izan zelako haiekin.Emakume errepublikar edo gorriak kaskamotz uzten zituzten, errizino-olioairenstarazten zieten diarreak eragiteko, eta horrela, gainean kaka eginda,publikoki umiliatzen zituzten herrietako kaleetan barrena pasearaziz, askotanmusika bandak lagunduta gainera. Alargunek isilik ikusi behar zuten seme-alabekeuren senarren hiltzaileen seme-alabekin nola jolasten zuten. Kasu askotaneuren bortxatzaileen seme-alabak hazten zituzten, dena sekretupean gordeta,jakina. Bortxaketena sistematikoa izan zen, benetako guda arma gisa erabilizuten. Gero, Bosniako gerran gauza bera gertatu zenean, hangoa metodo militargisa definitu eta, eskuak burura eramanda, gizarte zientzietako aditu askokikertu zuten.
Hemen kontuak zigorrik gabe jarraitzen du. Txilen etaArgentinan baino ume gehiago lapurtu zituzten frankistek. Espainiar estatuanjende gehiago dago hilerrietatik kanpo lurperatuta hilerrietan baino, soilikKanboia dago aurretik. Nafarroan ez zen fronterik egon, baina 3.500 pertsonaerail zituzten hala ere. Ostia! Imajinatzen duzu ETAk 3.500 lagun hil balituNafarroan?! Eta honekin ez ditut minak alderatu nahi, justu kontrakoa: denakulertu nahi ditut, mina oso gauza pertsonala izan arren, kolektibo bilakatubehar dugulako. Zentzu horretan, saiatzen naiz enpatia praktikatzen.
Halako hausnarketetatik abiatuta konposatzen duzu, eta ikusidugu non egiten duzun gainera. Baina, nola?
Ba, ez dakit. Boligrafoa, papera, irakurtzeko liburu bat etagitarra beti daramatzat nirekin, bada ezpada. Lanabesez inguratuta egoteagustatzen zait, ezin jakin noiz hasiko naizen idazten edo akordeak batabestearen atzetik botatzen. Zaila zait bereiztea zer den zaletasuna, zer lana,noiz aisialdia, noiz ikasketa…
Abenduan poesia liburu bat argitaratu zenuen –‘Hegan egitekozapatilak’ (Desacorde, 2015)–. Errealitatea nola ikusten duzun kontatu nahizenien bilobei, antza.
[Barre egiten du]. Hori baino sinpleagoa da. Haurrenmunduari idatzi nahi nion, baina guztiok barruan dugun haur mundu horri.Liburua ume bati ematen badiot, margo kaxa bat ere emango diot gainean margotudezan. Aldiz, nire adineko lagun bati ematen badiot, ba tira, espero dezaketorrialde horietako bakoitzean irakur ditzakeen bi lerroetatik bere ondorioakateratzeko gai izango dela, edo bere esperientzien inguruan filosofatzeko bideazabalduko diodala. Pizgarria izan nahi nuen, besterik ez.
Dena den, ez da zure erreferentzia poetiko bakarra. EvaZanroi gisa ere irakurri zaitugu. Zure alde femeninoa?
Guztiok dugu bi aldeetatik, nahiz eta bata edo besteaezkutatzeko hezten gaituzten. Gizonok koraza azpian bizi behar dugula dirudi,baina hobe genuke zuen sentsibilitatetik eta lunatismotik ikasiko bagenu.Horregatik Eva.
Baina zure abizenekin ere badu lotura izenorde horrek, ala?
Bai, Enrique Villareal Armendariz Zanguio Roitegi naiz.Horiek dira nire abizen guztiak, aita Inclusatik atera zen-eta –abandonatutakoumeak hartu, hazi eta hezten zituzten zentroak ziren Inclusak, umezurztegiak–.Rollo apatrida hori asko gustatu izan zait beti, neurri batean nondik natorrenez jakitea, aberririk ez edukitzea, pirata bat izatea, zentzu erromantikoan.Gazte-gaztetatik institutuko independentistekin eztabaidak izan nituenhorregatik.
Aizu, bukatze aldera: zein da zuri buruz inoiz esan denegiarik borobilena eta gezurrik handiena?
Egiarik egiazkoena nik neuk esan nuen: "Espero dut inorkjarraituko ez duen eredua izatea". Eta gezur handiena ere nirea: "Baxujoleanaiz", esan nuen behinola. Eta 30 urte daramatzat musika egiten eta abesten,halako ezer izan gabe.