Maitasun erromantikoaren ajeak
Maitasun erromantikoaren topikoa uxatu nahi nuke hilabete honetan. Hainbat historialarik emandako datuen arabera, Europa mendebaldean, Erdi Aroan, errotu ziren egun erromantikotzat ditugun ezaugarri edo balioak. Ezaugarri horiek gure harremanen irizpide dira eta horrek, gure sexualitatea homogeneizatu ez ezik, itxaropen ase ezinak sortarazten dizkigu.
Kutsu erromantikoak errealitatea modu bakar eta ustez unibertsal batez ikustera garamatza, aniztasuna itoz. Bikoteek ez baitute maiteminduta egon behar bikote izateko, hori beharrezkotzat jotzen ez badute behintzat. Ez dute betirako maitasuna zin egin behar, euren esku ez badago. Ez dute maitasuna etengabe frogatu behar, joko hori atsegin ez badute. Ez dago zertan elkarren arteko mugarik gabe bizi; norberak bere intimitatea gorde nahi badu, gorde dezala. Elkar ezagutu genuen eguna ospatzea ere bakoitzaren aukera da. Ez dugu zertan espero bikotekideak geure desio guztiak guk nahi modura aseko dizkigunik, edo printze edo printzesa urdina aurkituko dugunik. Derrigor diskoetxeek modan jarritako baladekin larrua jo behar dugunik ere ez dugu pentsatu behar.
Mundu osoan gertatzen ari den homogeneizazio horrek sexualitate aniztasunari kalte egiten diolakoan nago.
Gure jendartean maitasun erromantikoa goraipatzen da, eta horrek maitasunarekiko itxaropen edo aukera batzuk eragiten ditu. Itxaropen horiek ondorio kaltegarriak izan ditzakete: frustrazioa, bakardadea, hautsitako bihotzaren gaitza eta muturreko kasuetan, suizidioa ere bai.
Maitasuna modu osasuntsuagoan bizi dezakegu honakoa kontuan hartzen badugu:
Maitasuna ez da bat-batean sortzen. Bat-bateko maitemina erakarpena da, ez maitasuna. Patua deitzen dugun hori guk egindako aukera besterik ez da, tentazioak edo gogoak bultzatuta harreman bat hasteko dugun jarrera edo borondatea.
Pertsonen arteko afinitatea eta predestinazioa ez dira gauza bera.
Harremanak aurrera egiteko oztopo asko izateak ez du maitasun sentimendua benetakoa denik frogatzen. Zailtasunak edo elkarrekiko desberdintasunak gainditzeko modukoak diren edo ez ikusi beharko dugu (distantzia geografikoa, jada ezkondua egotea ).
Pertsona perfektuaren bila aritzeak bakardadera eraman gaitzake. Harreman onak sortu eta horiek mantentzeak on egingo digu, maitasuna harremanean gaudenekin eraikitzen baitugu.
Bizitzan ez dago, halabeharrez, maitasun bakar bat. Maitasun harreman guztiak dira autentikoak, bukatzen direnak ere bai.
Maitatzen dugun horren maitasuna galtzeak ez gaitu baliorik gabeko pertsona bihurtzen.
Jeloskortasun sentimenduak eta horrek eragindako jokabideek ez digute maitasunaren neurria adierazten. Segurtasun gabezia, konfiantza falta edo berekoikeriaren ondorio izan daitezke, besterik gabe.
Norbait maitatzea, batzuetan, hartutako erabakia ere bada.
Maitasunari buruzko filmak, justuki, harremana hasten denean amaitzen dira.
Angeles Rubio
Ez gara benetan maitatzen hasten pertsona perfektua topatzen dugunean, baizik eta pertsona ez perfektua perfektuki ikusten ikasten dugunean.
Erich Fromm
Autoan zoazela, auto-ilara amaigabe baten erdian, lagunarekin jolasean hasi eta, inguratzen zaituzten gainerako gidariek esango dutenari kasurik egin gabe, ero moduan larrutan egitea?
Ekaina: Antzutasunaren Hilabetea
Ekainaren 7a: Jaiotza Eskubideen eta Begirunezko Erditzearen Mundu Eguna.
Ekainaren 21a: Hezkuntza Ez Sexistaren Aldeko Nazioarteko Eguna.

SEXESALDIA

PROBATU AL DUZU?
Autoan zoazela, auto-ilara amaigabe baten erdian, lagunarekin jolasean hasi eta, inguratzen zaituzten gainerako gidariek esango dutenari kasurik egin gabe, ero moduan larrutan egitea?
SEXEGUNA