Nerea Garrido (Jupiter Jon): "Aldaketa disko bakoitza sortu dugun lekuan dago"
2011n kaleratu zuten Jupiter Jon irundarrek euren lehendabiziko bilduma.
Lau urtez zuzenekoetan sortzen duten giroaz gozatu ondotik, taldearen bigarren
bilduma argitaratu eta aurkeztu berri dute: ‘Eta metaforak greba egin zuen’.
Nerea Garrido (1983, Irun) taldekidearekin solastu gara.
Noiz eta nola hasi zinen gitarrarekin jolasten?
Institutu garaian eta lagun talde batekin hasi nintzen. Lokal bat lortu genuen Mosku (Irun) inguruan, eta han hasi ginen Radiohead, Pixies eta Nirvana bezalako taldeen abestiak jotzen. Gutxi behar izan genuen gure kantak sortzeko, eta kontzerturen bat edo beste ere jo izan genuen.
Gerora Aida etorriko zitzaizun taldea osatzeko ate-joka...
Bai, Baxi Ubedak (1970, Tolosa) eta Aidak (1979, Aviles, Espainia) elkarrekin zerbait egiteko zuten gogoaren ondorioa da Jupiter Jon. Taldea osatzen hasi zirenean Aidak nirekin kontaktatu zuen, eta hirurok elkartu ginen hasieran. Gero, laugarren kide baten bila hasi ginen, jolasteko tresna gehiago izateko, eta Baxik Joxe Caballerorengana (1978, Donostia) jo zuen. Orduan utzi genion taldearen izena aldatzeari, eta laukotea osatu genuenean guztiak zentzua hartu zuen.
Argazkia: Jon Iraundegi
Lehen lana erditu zenutenetik lau urte bete direnean aterako duzue bigarrena. Nola laburtuko zenituzke azken urte hauek?
Gorputzak eskatzen diguna egiten dugu. Lehen diskoa grabatu ondoren zuzenean jo nahi genuen, eta kanta berriak sortzeko gogoa berreskuratu genuen arte horretan murgildu ginen. Ondoren, abesti berriak egin eta forma hartu bezain azkar sartu ginen estudioetan. Laurak elkartzea nahi baino zailagoa da, gauzei buelta asko ematen diegu eta konturatu orduko lau urte pasa dira!
Tira, taldeak nabaria du 80ko hamarkadako hardcore eta punkaren eragina, baina zure ustez zein musika talde edo musikarik izan du zuen lanean eraginik gehien?
80ko hamarkadako eragina, hein handi batean, Baxiren errua da, bere gitarra 60ko hamarkadakoa den arren! Pertsonalki, gustuko ditudan musikarien zerrenda egitea zaila zait; Shellac edo Slint aipatu ditzaket, baita Wilco, The Drones edota Scout Niblett taldeak ere. Edozein modutan, bost minutu barru seguruenik Joe Lally eta Townes Van Zant zerrendara gehitzeko eskatuko nizuke... Aaaargh, hurrengo galdera, mesedez!
Kontaidazu, nola bizi izan duzu bigarren bildumaren grabazio prozesua?
Lehen diskoa bezala, hau ere taldeko bosgarren kidearekin, Karlos Osinaga Txap-ekin, grabatu genuen maiatzean, Bonberenean. Oso lagun onak gara, badaki estudioko lau pareten artean taldeko kide bakoitzaren hoberena nola atera eta gure ahuleziak eta indarrak ezinhobeto ezagutzen ditu.
Giro hori agerian dago bilduma berrian.
Testuinguruak grabazioa erraztu zuen, eta plazera da berarekin lan egitea. Gainera, aurreko diskoan ez bezala, Jonan Ordorikaren laguntza izan dugu masterizazioan eta pastizaren ginga izan da hori.
Diseinuan ere lehen diskoaren esperientzia errepikatu nahi izan duzue, oker ez banago.
Bai, Baxik egin du, Lamberto Perurenak guretzat egin dituen marrazkiak erabilita; bere jarraitzaileak gara!
Kolaboraziozaleak ere bazarete. Zeinek parte hartu du oraingoan?
Lagun handiek parte hartu dute abestiak borobiltzen. Txap-en gitarraren melodiaren bat edo beste aurkituko du entzuleak batetik, Iñaki Lópezek (Kokoschka) ere gitarra sartu du, Olatz Pérezek abestu, Ossesek alboka jo eta Mikel Zelaia Mirri-k kongoak sartu ditu.
Zuzenekoetan ere parte hartuko dute?
Nahiko genuke! Baina guztion agendak sinkronizatzea oso zaila da. Hala ere, ziur naiz kolaboratzaileetako baten batek etorri ahal duenean agertokira igoko dela. Uda honetan Orbarako Malkei jaialdian jo genuen, adibidez, eta Iñakik eta Ossesek parte hartu zuten. Are gehiago, eurei esker, kontzertua gau magiko bilakatu zen.
Argazkia: Leire Urbeltz
'Eta metaforak greba egin zuen’ izendatu duzue. Zergatik?
Izenburu irekia da, esanahi bat baino gehiago izan dezakeena. Gauzak esateko moduarekin du zerikusia, apaindurarik gabe gauzak zuzenago esateko intsinuazioa, agian. Bukowskyk esaten zuen bere bizitzan ez zeudela garrantzi handiko galdera ezta metaforarik ere... Irudikatzen duzue metaforarik gabeko bizitzarik?
Hamar kanta bildu dituzue oraingoan ere. Irakurleei aurrerapenik egiterik bai?
Disko eklektikoa da, abestiak euren artean oso desberdinak direlarik. Baina ez nioke inori lehen entzunaldia zapuztu nahiko, beraz, isilduko naiz.
Zertan erranen zenuke desberdintzen dela bigarren bilduma hau lehendabizikotik?
Kide berak gara, gauza bera egiten, eta tontakeria dirudien arren, niretzat aldaketa disko bakoitza sortu dugun lekuan dago. Lehen diskoa argi naturalik gabeko lokal txiki eta heze batean grabatu genuen. Bigarrena, aldiz, toki handi eta argiago batean; kanpoan eguna edo gaua zen jakitea posible zen! Horregatik, gure diskoak entzutean
lokal bakoitzean nituen sentsazioak datorzkit burura.
Talde gisa, zein da zuen entsegu dinamika?
Gure agendak koordinatzen saiatzen gara astean behin elkartu ahal izateko. Batzuetan, gutako batek ideiaren bat duenean jo egiten du, eta gainontzekoek euren musika tresnekin jolasten dute, gustuko dugun emaitzara iritsi arte. Baina grabagailua jarrita inprobisatzea ere gustatzen zaigu. Gero emaitza entzun eta ideia asko sortzen dira. Ikusten duzunez, ez dugu patroi zehatzik jarraitzen, eta beraz, entsegu lokaletik edozer gauza atera daiteke.
Gaur egun zail du musikariak horretatik bizitzea? Hori da zuen asmoa?
Pufa! Hemen musikatik bizitzea geroz eta zailagoa da. Guk oraina bizi dugu, eta horrek ilusioz betetzen gaitu. Epe laburreko helburuak finkatzen ditugu: abesti bat egin, hamar abesti elkartu, disko bat grabatu... Urrats bat eman eta hurrengo hanka non jarri erabakitzen dugu. Hori da gure erritmoa.
Hortaz, etorkizunari begira zein dira zuen helburu nagusiak?
Esango nuke etorkizuna hurrengo urratsa dela. Oraingoz abesti berriak jendearekin partekatu nahi ditugu, konpainiaz gozatu, eta ezinhobeto pasa!