Pokemon Go, Instagram Stories eta Google Duo
Hiru aplikazio hauetatik, jadanik bat arrakastatsua da, bestea bidean da eta azkenaren ibilbidea ikustear dago.
Aplikazio oso ezberdinak dira, baina hirurek pertsonen arteko komunikazioa dute ardatz. Pokemon Go jokoari esker, gazteak –eta ez hain gazteak– sofatik altxa eta hiriko txoko guztietan biltzen hasi dira. Instagram Storiesen bidez, gustuko genuen pertsonek argazkietatik salto egin eta bideo bidez beraien egunerokoa ikusteko aukera dugu eta Google Duo bideo deiekin gure lagunen arteko komunikazioa azkarragoa eta aberatsagoa bihurtu dezakegu. Baina, goazen aplikazio bakoitza harago aztertzera. Zer dago bakoitzaren atzean?
Pokemon Go
Urteak daramagu errealitate areagotuaz hitz egiten, baina gutxitan aurkitu dugu teknologia honetan oinarritutako proiektu arrakastatsurik. Joko honek errealitate areagotuari bultzada handia eman diola esan daiteke, eta 360ºko grabaketak egiten dituzten kameren bilakaera ikusita, errealitate areagotuaren etorkizuna oparoa izango da seguru.
Pokestopez –Pokeparada gaztelaniaz– eta gimnasioz bete da gure ingurua. Jadanik, badira dirua ordaintzen dutenak, beraien negozioa pokestop edo gimnasio bilakatzeko, eta Pokemonak harrapatzeko jendeak egindakoak kontatzen diren istorio harrigarriak ez dira gutxi Interneten.
Ezin dut gaia aldatu hausnarketarako galdera batzuk planteatu gabe. Konturatu zarete, joku honek gazteak –eta ez hain gazteak– toki jakin batzuetan biltzera bultzatu dituela? Joko honek, jende asko behartu duela hainbat leku zehatz bisitatzera? Zein erraza den gaur egungo teknologia erabilita jende asko gutxi batzuen kontrolpean egotea! Telebistak kontzientziak alda ditzakeen bezala, Internet gure egunerokotasuna erabat aldatzen ari da.
Instagram Stories
Snapchat aplikazioaren arrakasta eztabaidaezina da. Egunero milioika bideo igotzen dira Snapchatek dituen zerbitzarietara eta jendearen egunerokotasuna dokumentatzeko tresna erabilgarriena bilakatu da. Horregatik, Instagramek –Facebook honen jabea da– bere aplikazioan aukera berdina garatu du. Albiste honen berria ez da soilik Snapchaten kopia bat garatu dutela, baizik eta kopiatu izana ez dutela ukatu. Honela, Kevin Systromek –Instagrameko CEOa– argi utzi zuen beraien ikuspuntutik, Snapchatek formatoa asmatu duela eta formato hori erabiltzea eta aprobetxatzea denon eskura dagoela. Beraz, esan dezakegu, orain Instagram aplikazioaren bitartez Snapak egin ditzakegula.
Agian, nahiz eta Snapchatek formatuan asmatu, Instagram bilakatu daiteke Snapak zabaltzeko tresna erabilgarriena. Momentuz, sareko hainbat pertsonaia ospetsuek Instagramen Snapchat baino bisita gehiago dituztela aipatu dute.
Google Duo
Interneten Google errege dela denok dakigu, baina pertsonen arteko komunikazio arloan oraindik ez du leku nagusi bat aurkitu. Google Plus sare sozialaren etorkizuna ez dago batere argi, eta Whatsapp eta Facebook Messengeri aurre egiteko Google Talk aplikazioa birmoldatu eta Google Hangout aurkeztu zuen, baina ez du hasiera batean aurreikusitako arrakasta lortu. Horregatik, Hangout dagoen bezala uztea erabaki dute –Gmail eta Google Plusen integratuta– eta bide batez, Google Duo aurkeztu. Bideo deiak egiteko aplikazioa da Google Duo, baina bere sinpletasunean du arrakastatsua izateko aukera. Berezitasun gisa, deia jaso behar duen pertsonak deia egiten ari denaren momentuko irudia ikusteko aukera duela aipatuko nuke. Denborak argituko du jaberik ez duen merkatuan arrakasta lortzeko Googleen azken-aurreko saiakeraren etorkizuna.