ZEA MAYS: "Estilo potentea genuen, baina formula horrek ez gaitu betetzen"
Zea Mays rock estiloko euskal musika taldea dela esatea motz geratzen da. Eszenatokiaren gainean dotore eta basati; dantzagarri eta sakonak; negarra zein euforia eragiteko gaitasuna dute Rekaldekoek. Aiora Renteria eta Piti Imazekin egin dugu hitzordua Bilboko taberna batean. batak ardoa eta besteak Coca-Cola eskatu du, bien arteko nahasketa ezinhobea.
Ez euskara, ez gaztelania, ezta ingelesa ere. Zuena, latinezko izen zientifikoa da.
Aiora Renteria. Bai, hala da. Gazteako maketa lehiaketarako izen bat behar genuen eta nire nebak etxean zuen Haga usted su propia granja liburutik atera genuen; bertan, artoari erreferentzia egiten zion Zea Mays izen zientifikoa azaltzen zen eta bere sonoridadea pila bat gustatu zitzaigun.
Piti Imaz. Garai horretan izenak erabat markatzen zuen taldearen musika estiloa eta guk horretaz aldendu nahi genuen. Ez genuen estilo zehatz batean sailkatuak izan nahi. Egia da oso txarrak ziren beste bi izen geneuzkala ere: Séptimo Armario eta Birus Azoka! [Barreak]. Nahiz eta biak baztertu genituen, Séptimo armario erabili izan ohi dugu gure talde paraleloarekin bertsioak jotzeko.
Talde paralelo bat?
A.R. Bai! Muse, Nirvana, Eskorbuto edo The Prodigy taldeen bertsioak jo izan ditugu hainbat kontzertutan izen hori erabiliaz...
Saltsa askotan ibili zarete azken bi hamarkada hauetan eta egiten duzuenarekin gozatzen jarraitzen duzuela nabari da. Zein da lau kideko ‘matrimonioa’ hogei urtez gustura mantentzeko formula?
A.R. Argi izan dugu beti denak batera joan behar garela. Taldeak apurtzen dira erritmo ezberdinak izaten dituztelako. Guk bizitzan erritmo ezberdinak izan baditugu ere, arraun batera egin dugu beti. Azken batean proiektu hau laurona dela sentitzen dugu eta bakoitzak bere lana du taldearen barruan.
Eta zer gertatzen da taldekideren batek proposamen ezberdin bat dakarrenean?
A.R. Probatu egiten dugu. Brainstormingetan egiten den bezala, ideia guztiak onartzen ditugu. Lokalean entseatzen, laurok elkarri begietara begiratzen diogunean eta zerbait probatzerakoan ileak tente jartzen zaizkigunean, aurrera jarraitzeko momentua dela sumatzen dugu.
P.I. Gure estiloa zabaltzen joaten gara eta zabaltze horretan bakoitzaren ikuspuntua sartzen da; musikalki alde guztiak betetzen goaz apurka-apurka. Askotan beharrezkoa da itxarotea eta taldeak markatzen dituen tenpoak errespetatzea. Aiorak esan bezala, arraunlarien antzera erritmoa denon artean eraman behar dugu. Tentsioren bat sortzen denean alboratzen dugu eta beste gauza bati ekiten diogu; ez gara gauza bakar batean tematzen, beste mila errekurtso ditugulako. Zea Mays ‘orakuloa’ bezalakoa da eta batzuetan gora begiratzen dugu eta gauzak galdetu egiten dizkiogu: "Zea Maysek afaria ordainduko al du?" [Barreak]
Gustatu al zaizu Zea Mays taldekoek kontatu digutena?
Bitxikeria mordoa partekatu dute musikari bikoteak gurekin! Gehiago irakurtzeko gogoekin gelditu bazara, dagoeneko kioskoetan salgai dagoen 179. alean aurkituko dituzu galdera hauen erantzunak:
Zertaz zaudete ‘harro’?
Harro gauza askotaz... eta damu txikiren bat?
Azken bi diskoetako kredituetan Piti iPhonez arduratzen dela azaltzen da. Nola bilakatu da iPhone bat musika egiteko tresna?
‘Negua joan da ta’ abestiarekin euskal musikan mainstream izatera iritsi zineten. Nola pasa zenuten horren ajea?
Kukutza kultur gunearen hamargarren urteurrena ospatzeko kanta egin zenuten, botako zutela jakin aurretik. Ondoren, gaztetxeen eta kulturaren kudeaketa askearen ereserkia bilakatu da. Ba al dago egun Kukutzak utzitako hutsunea betetzen duen proiekturik?

Zea Maysen elkarrizketa osorik irakurri nahi?