Euskal zinemaren familia handia

Euskal zinemaren familia handia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/30
berria
Euskal zinemaren familia handia
Zinemaldiak Euskal Herrianekoitzitako hamazazpi film hartuko ditu bere barne Zinemira sailean; horietatikzortzi Euskal zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira, eta beste hiruZabaltegin izango dira. Protagonistak ezagutu nahi?

 

Euskal Herriko zinemagintzaren munduko aurpegiezagunenetako batzuk bildu ditu Donostia Zinemaldiak, eta hala, aurten inoizbaino film gehiago izango dira ikusgai Zinemira sailean; guztira hamazazpi filmeskainiko dituzte, eta horietatik zortzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzekolehiatuko dira. Bestalde, Ramon Barea aktorea omdeuko dute Zinemira sariarekin.

 

Lehiaketako filmen artean zazpi dokumentaldaude, eta fikziozko film luze bakarra aurkeztuko dute: Patxo Telleriaren Igelak. Lehiaketaz kanpo aldiz, beste zortzi euskal ekoizpen aurkeztukodituzte, eta Kimuak 2016 programako film laburren aukeraketa ere bilduko dusailak. Donostiako 64. Zinemaldiko beste sailetan ere ikusi ahal izango diraeuskal ekoizpenak, hamalau guztira; horien artean dago Kalebegiak proiektua.

 

Gaztezuloko lankideok muturra sartu dugueuskal zinemagintzaren festan, eta protagonistetako batzuekin hitz egitekoaukera izan dugu. Bertan aurkitu ditugu Las chicas de Pasaik taldeko Maria Elorza eta MaiderFernandez zinemagile gazteak; etorkizun handiko bikotehonen bi lan ikusiko ditugu lehen aldiz Zinemaldian: Gure hormek film laburra, Zabaltegi lehiaketarako sailkatua, eta Kalebegiakproiektuko film laburretako bat, La chica de la Luz.

 

Loreak filmaren arrakastaren oihartzuna galdugabe, lanean jarraitu dute Jon Garaño eta JoseMari Goenaga zuzendariek. Renovable film laburra aurkeztuko dute Kimuak sailean.

 

Bere lehen film luzea aurkeztuko du KoldoAlmandozek Zinemaldian; Sipo Phantasma itsasontzi, banpiro eta mamuen inguruko saiakera metafisikoazabaltegin lehiatuko da, eta lanaz hausnarketa interegarria egin diguzuzendariak. Kalebegietako beste parte hartzaileetako bat da Almandoz.

 

Musikak ere badu protagonismoa Zinemaldian; Nola? New Orleansen grabatutako dokumentala aurkeztuko du Fermin Muguruza musikariak. Euskal zinemaren osasunaz, hastapenetaz eta euskaraz dueniritzia partekatu du gurekin.