Fragil **
Isiltasun luze baten ondoren, drama erromantiko ilun honekin itzuli zitzaigun zinemara Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarra. Erromantikoa eta eztia da Venus xaloa. Aitarekin bizi da mendian, baserri bakarti batean. Haurra baino ez zela, mutil batek musu eman zion. Haren zain dago oraindik. Urteak aurrera joan ahala, urtuz doakio itxaropena, baina. Aitaren heriotzaren ostean, maitasun galduaren bila joko du Venusek. Errealitatea, ordea, gordina da oso. Abiapuntua iradokitzailea den arren, protagonistak ametsetako printzearekin aktore harroxko bat topo egiten duenetik aurrera gidoia lokaztu egiten da; topikoetan eroriz. Eszena bakan batzuetan La madre muerta finaren egilearen arimaren taupadak nabari daitezke, baina. Ez da aski, ordea.