Mongoliako lurretan nomada
Zaletasuna eta lana uztartzea bezalakorik ez dago. Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal argazkilariak dira, baina batez ere bidaiariak; gaztetatik dakarten afizioa da. Piriniotan eta Euskal Herrian barna ibili ostean, mundu zabalera egin dute salto orain urte batzuk, eta Nepal, Peru, Maroko, Sahara, Indonesia, Iran, Mali eta Groenlandia ezagutu dituzte, besteak beste. Beti oinez edo tokian tokiko garraiobideak baliatuta, urruneko lurralde eta kulturetara hurbildu dira paisaia basekin gozatuz. Bizitakoa iruditan jaso eta betikotzen dute; ondoren, ikus-entzunezko emanaldien bitartez, gurekin partekatzeko. Mongoliako bi herri nomaden berri dakarkigute oraingoan: kazakhoak eta Tsaatanak.