"Gamer"-ak ebakuntza-gelara: Bideojokoek zirujau bikain bihur zaitzakete zientziaren esanetan

Zenbatetan entzun dugu bideojokoetan jolastea denbora galtzea dela? Berriki argitaratutako ikerketa batek bestelakoa ondorioztatu du: erregulartasunez bideojokoetara jolasten duten zirujauek ebakuntzetan akats gutxiago egiten dituzte. Bai, ondo irakurri duzu, bideojokoek zure erreflexuak hobetzeaz gain, bizitzak salba ditzake!

Gaitasun kirurgikoetan espezializatutako ikertzaileek argitaratutako ikerketak frogatu du bideojokoetara jolasten ordu gehiago igarotzen dituen medikuek mugimenduetan zehaztasun gehiago dutela eta erreakzio-denbora urriagoa. Hau hil ala bizikoa da ebakuntza delikatuetan, akats batek sekulako eragina dutenetan.

Zergatik gertatzen da hau?

Bideojokoek eskatzen duten gaitasuna,
zirujau batek behar duenaren oso antzekoa da: ikusmen-esku koordinazioa, erabakiak azkar hartu beharra eta presiopean lasaitasuna mantentzeko ahala. Call of Duty, Fortnite edo Mario Kart  jokoek, esaterako, gure garuna entrenatzen dute azkar eta zehaztasunez jokatzeko, eta gaitasun hauek berebizikoak dira ebakuntza-gela batean.

Ikerketak zirujau talde baten jarduera neurtu zuen simulazio kirurgikoen bitartez, eta ondoren bideojokotan aritu ziren. Emaitza? Gamer-ek %37 akats gutxiago egin zituzten eta jarduera %27 azkarrago amaitu zuten jolasten ez zutenekin alderatuta.

Zer esan nahi du honek?

Kontsolan igarotako orduengatik zirujau lanetarako kontratatuko ez bazaituzte ere, emaitza hauek erakusten duten medikuen entrenamenduan barneratu beharko liratekeela bideojokoak. Ospitale batzuek jokoetan oinarritutako simulatzaileak erabiltzen dituzte euren medikuak egoerarik konplexuenetarako prestatzeko.

Orduan, bideojoko gehiago, drama gutxiago?
Noski, beti ere zure ikasketak edo praktika kirurgikoa alboratzen ez baduzu. Pasioa eta teknologia uztartzeak bide harrigarriak irekitzen dituela erakusten die ikerketa honek medikuak izatea amesten duten gazteei. Beraz, jolasteagatik kritikatzen zaituen hurrengoari, konfiantzaz erantzun diezaiokezu: “Bizitzak salbatzeko
praktikatzen ari naiz”.