Herri haur-eskola bat zabalduko dute Iruñean 2020/2021 ikasturteari begira

Herri haur-eskola bat zabalduko dute Iruñean 2020/2021 ikasturteari begira He Gurasoak plataformak -Iruñeko euskarazko Haur Eskolen murrizketa dela eta sortutako guraso taldea- iragarri duenez, badu lokal bat 2020/2021 ikasturteari begira Iruñean Herri Haur Eskola bat irekitzeko. Plataformak azaldu duenez, proiektua martxan jarri behar izan dute, euskarazko plaza gutxi daudelako eta Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ez dutelako ezer egiten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/herri-haur-eskola-bat-zabalduko-dute-irunean-2020-2021-ikasturteari-begira/@@download/image/Screenshot_2020-06-29 Ahotsa info.png
2020/06/29

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

He Gurasoak plataformak -Iruñeko euskarazko Haur Eskolen murrizketa dela eta sortutako guraso taldea- iragarri duenez, badu lokal bat 2020/2021 ikasturteari begira Iruñean Herri Haur Eskola bat irekitzeko. Plataformak azaldu duenez, proiektua martxan jarri behar izan dute, euskarazko plaza gutxi daudelako eta Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ez dutelako ezer egiten.
Herri haur-eskola bat zabalduko dute Iruñean 2020/2021 ikasturteari begira

«Iruñeko haur eskoletan eskaintzen den euskarazko plaza kopuru urriaren aurrean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak irtenbiderik ematen ez dutenez», HE Gurasoak plataformak jakinarazi du 2020-2021eko ikasturterako guraso kooperatiba batek kudeatutako herri haur-eskola bat irekiko duela. Hala ere, plataformak alderdiekin biltzen jarraituko du, bai ikasturte honetarako diru laguntzak eskatzeko, bai datorren ikasturterako euskarazko plazen eskaintza «egokia» egin dezatela eskatzeko. Iruñeko Decathlon dendaren ondoan irekiko da eta HE gurasoak plataformak aurrematrikulazioa uztailaren 2tik 10era bitartean egingo dela iragarri du, modu presentzialean zein telematikoan.

"Geografiaren ikuspuntutik, Iruña hegoaldea lehenetsi da lokalen bilaketan, egungo eskaintza publikoak iparraldeko auzoetan biltzen baitu euskara. Eremu horretan lokal egokirik ez dagoenez, eta obrak egiteko eta lizentziak eskatzeko epeak baloratu ondoren, bilaketa Iruñeko gainerako auzoetara eta inguruko herrietara zabaltzea erabaki da", esan dute HE Gurasoak plataformatik. "Azkenik, Decathlon ondoko lokal batek (Oianondoa kalea 8) hartuko du herri haur eskola ikasturte honetan, hurrengo ikasturtean sistema publikora itzultzeko zain", adierazi du plataformak, eta gaineratu du "lokal horrek lizentzia du eta ez du obrarik behar. Erabiltzeko prest dago, eta urrutiago bizi diren eta autoz mugitzen diren familiei sarbide erraza ematen die ".

Uztailaren 2an aurrematrikula epea irekiko da eta uztailaren 10era arte luzatuko da. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da hegurasoak.harrera@gmail.com helbidera. Gainera, hala nahi duten familiek aurrez aurre egin dezakete aurrematrikulazioa uztailaren 2an eta 3an, aurretik 603261528 zenbakira deituta hitzordua hartzeko. Familiei gogorarazten zaie errolda-ziurtagiriaren kopia bat eta errenta-aitorpenaren beste bat aurkeztu beharko dituztela, plataformaren helburua sistema publikoaren ahalik eta antzekoenak diren tarifak ezartzea baita.