Mehatxuak eta irainak Athleticeko Mikel San José eta Beñati komunikatua euskara hutsean argitaratzeagatik

Mehatxuak eta irainak Athleticeko Mikel San José eta Beñati komunikatua euskara hutsean argitaratzeagatik Mikel San Josek eta Beñatek kontratua amaitu dute Athleticekin eta ez dute datorren denboraldian jarraituko. Biek onartu dute denboraldia amaitu arte jarraitzea, ekainaren 30era arte, ofizialki denboraldia amaitzen den arte alegia. Bi futbolariek euskara hutsean zabaldutako komunikatu batean eman dute erabakiaren berri, eta horrek kritika, irain eta mehatxu ugari eragin dizkie sare sozialetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mehatxuak-athleticeko-mikel-san-jose-eta-benati-komunikatua-euskara-hutsean-argitaratzeagatik/@@download/image/15686137247683.jpg
2020/06/30

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Mikel San Josek eta Beñatek kontratua amaitu dute Athleticekin eta ez dute datorren denboraldian jarraituko. Biek onartu dute denboraldia amaitu arte jarraitzea, ekainaren 30era arte, ofizialki denboraldia amaitzen den arte alegia. Bi futbolariek euskara hutsean zabaldutako komunikatu batean eman dute erabakiaren berri, eta horrek kritika, irain eta mehatxu ugari eragin dizkie sare sozialetan.
Mehatxuak eta irainak Athleticeko Mikel San José eta Beñati komunikatua euskara hutsean argitaratzeagatik

Mikel San Josek eta Beñatek Athleticen jokatuko dute denboraldi hau amaitu arte. Atzo amaitu zitzaien kontratua, baina onartu egin dute klubak egindako eskaintza, eta taldeari laguntzen segiko dute Lehen Maila bukatu arte. Sare sozialetan iragarri zuten honen zergatia:

"Bihotzak eman dizkigu argudiorik sendoenak. Abiapuntua oso erraza zen: Athleticen bizitzako guztia errepika-ezina da, aldagela izugarria da, taldekideak gara, baita lagunak ere eta horrek erabakiaren balantza desorekatu du. Athleticen ditugun adiskideekin batera kirol helburuak lortu nahi ditugu, posible da eta, zelaian ezin bada zelaitik kanpo, beti erakutsi dugun ilusio eta inplikazioarekin ereserkiak dioen moduan, Athletic gogoaren indarra baita".

Finean, azken unera arte gozatu nahi dugu, eta proiektu berezi baten partaideak izatearen pribilegioa dastatu. Tamalez, pena bakarra da zaleekin batera ezin egitea. Izurriteak kolpatu egin gaitu, senitartekoak eta lagunak galdu egin ditugu, eta horrekin batera futbolaren arima hustu digu. Zaleekin kontakturik gabe ez da gauza bera, ezta Athletici agur esateko orduan ere, baina eutsiko diogu. Aupa Athletic eta mila esker!", idatzita amaitzen da oharra.

«Athleticen bizi izandako guztia errepikaezina da». Taldekideak eta zaleak ere gogoan izan zituzten. Garbi dute biek klubak ez dituela nahi datorren denboraldian, «erabateko ziurtasunarekin azaldu ez badigute ere». Egoera honetan bizi izandakoa gero kontatuko dutela azaldu zuten. Bestalde, Eibarren ez du gehiago jokatuko Fabian Orellanak. Gaur du azken eguna, eta badoala esan du.

Baina zoritxarrez, agur-komunikatu hori ez da soilik albiste izan. Euskara hutsean zabaldu zuten idatzi horren ostean sare sozialetan piztu ziren irainak eta mehatxuak baizik. Horiei beste mezu honekin erantzun zien jokalariak:

Gure komunikatua ulertu ezin izan duzuenontzat, kasu honetarako edo beste batzuetarako batua.eus gomendatzen dugu, primerako itzultzailea. Ez dugu inor baztertu nahi izan, baina hain gauza pertsonaletarako nahiago genuen gure hizkuntzan adierazi. Aupa Athletic!

Zorionez, esker eta babes mezuak askoz nabariagoak eta gehiago izan dira. Hementxe guztiak.