Whatsappeko mezuak berehala erantzuten dituzu? Hona hemen arrazoia

Mezuei berehala edota ahalik eta azkarren erantzuteko joerak badu azalpen psikologikoa.

Gure egunerokoan erabat barneratu dugu Whatsappen erabilera eta harreman pertsonaletarako zein eskolako edo laneko komunikazioetarako erabiltzen dugu. Egunero makina bat mezu eta audio bidaltzen ditugu eta baita bideodeiak egin ere. 

Mezuak berehalakoak izaten dira eta sarritan beste aldekoak ere azkartasun berarekin erantzutea nahi izaten dugu. Batzuetan, ordea, itxaron egin behar izaten da, lanean edo bestelako zereginetan loturik daudelako besteak. Hala ere, eskura izaten dugu gehienetan mugikorra eta, beraz, izaeraren araberakoa ere izan daiteke erantzunaren iritsiera.

Azkar erantzuten duten horietakoa al zara? Hala bada, adi, horrek ba omen du-eta bere azalpena. Arrazoi psikologikoak omen daude horren atzean eta gure izaerari buruzko arrastoa ematen omen du. Psikologiaren arabera, mezua iritsi bezain laster erantzuteak pertsona antolatua, arduratsua eta efizientea zarela erakusten du, hartara ez baitira mezuak pilatzen. Hala ere, bestelako motiboak egon daitezke jokaera honen atzean. Antsietate seinalea izan liteke, elkarrizketatik kanpo geratu edo inpresio txarra eragiteko beldurrez.

Elkarrizketatik at geratzeko beldurrak bultza dezake norbait agudo erantzutera, eta hala egindakoan balioztatzea senti dezake edota beste pertsonarentzat garrantzitsuak direla.

Berehalakotasunak baditu bere abantailak, baina kontuan izan lasaitasuna eta patxada ere ezinbestekoak direla eta baita muga argiak ipintzea ere.