Izaro: "Egunen batean ausartuko naiz eszenatokira depilatu gabe ateratzen"
Goxoa da Izaro Andresen (Mallabia, 1993) musika; kaleratu berri duen OM diskoak meditaziorako deia egiten du, egunerokotasunaren erritmo biziari esku-balazta jarri, eta bizitza lasaitasunez eta sinpletasunez gozatzeko gonbita luzatuz. Energia positiboaz kutsatu gaitu abeslariak.
Berezko dohain baten jabe da Izaro. Kanturako bereziki egindako dirudien ahots goxoa txikitatik erabili du abeslariak, eta musika ikasketarik egin ez duen arren, beti egon da musikari lotuta. Bere zaletasuna hurrengo mailara eramateko gai izan da Izaro, eta bere kabuz gitarra jotzen ikasita, kantu fresko eta ederrak sortzeari ekin dio. Irailean kaleratu du OM bere lehen diskoa, Iker Lauroba –gitarra eta pianoa–, Ane Bastida –baxua eta kontrabaxua– eta Oriol Flores –bateria– bandarekin batera.
Zer aurkituko dugu zure lehen lan honetan?
Oso lan pertsonala da OM. Izenak emozioei egiten die keinu, alde espiritualari; lan hau energiarekin dago lotuta, mantra baten modukoa izan da. Unibertsoaren bibrazioei egiten die erreferentzia. Esentziara jotzen saiatu naiz, eta baita sinpletasuna lortzen ere. Osorik autoekoiztutako lana izan denez, ez da bide erraza izan; erabaki guztiak neronek hartu behar izan ditut. Haurdunaldi baten antzekoa izan dela esango nuke! Dena den, pozik eta eskertuta nago emaitzarekin.
Abestiak zuk sortutakoak dira; kontatzen dutena loturarik al du zurekin?
Idazten dudan guztia pertsonala da; neroni edo gertukoren bati gertatutako gauzetan inspiratzen naiz. Amodio mina, negarra, nostalgia, malenkonia… Abestiak sortzea terapeutikoa da niretzat, mina polita izan daitekeelako abesti baten bitartez. Ez dut idazten sentitu ez dudan ezer. Zentzu horretan, uste dut diskoa entzuteko erraza dela; mimo handiz egindako proiektua da, emozionala. Bestalde, hiru hizkuntzatan kantatzen dut, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez; abesti gehienak euskaraz daude, baina hizkuntza bakoitzak balio izan dit unean sentizen nuen hori modurik zuzenenean adierazteko.
Bandakoekin harreman ona duzu; nola ezagutu zenuten elkar?
Aurreko maiatzean kontzertu bat eskaini nuen Donostian bakarrik, eta bertan ikusi ninduten. Oriol Flores bateria joleak segituan biltzeko eta disko bat grabatzeko proposamena egin zidan. Zorte handia izan dut, hasieratik taldeak guztiz ulertu baitu zer den nire musika. Hala, bandak ez du nire abestien esentzia itzali, piztu baizik; taldean ez dago protagonistarik, kanta bera da protagonista.
Naturaltasun eta soiltasunez igotzen zara oholtza gainera.
Hasieratik bilatu dut formula hori; entzuleekin harreman intimo bat bilatzen dut, niretzat oso garrantzitsua da haiekin komunikatzea; kantatzen ari naizenean, aurrean daudenei sentipen batzuk eragitea bilatzen dut. Instrumentazioa oso soila da; bandakoekin hasieratik adostu nuen hori, gutxiago gehio dela uste baitugu. Diskoaren izena ere, ideia horretatik abiatuta aukeratu nuen; oso luzea ez zen izen bat nahi nuen, eta era berean, dena bilduko zuena, naturala, organikoa. Bandan oso rollo energetikoa eta espirituala dugu, emozioak azaleratzen ditugu, eta hortik atera zen erlijio askorentzat mantra gorena den om, unibertsioko gauza guztiak sortzen dituen bibrazio hori; lasaitasun horretan omen dago gauza guztien funtsa, eta neronek ere nire esentzia bilatzen nuenez, sinple eta erreza zen hitz hori aukeratu nuen.
Alicia Keys abeslari ezagunak bere burua ez makilatzea erabaki du, naturaltasuna aldarrikatuz; zer deritzozu?
Pauso garrantzitsu bat eman duela iruditzen zait. Ez margotzea, lehen begiratuan, ez dirudi horrenbesterako, baina konturatu behar gara denok egiten dugula egunero, eta beraz, ez margotzeko aukera hori dugun arren, ez dugu egiten, diotenaren beldur garelako. Badakigu ez gaudela behartuta, baina ezin diogu egiteari utzi.
Zuk, zein puntutaraino zaintzen duzu zure irudia eszenatokian?
Kontzertu bat dudanean kontuan izaten dut soinean dudana, eta baditut horretarako bereziki gordetzen ditudan arropak. Bestela, ez naiz asko makilatzen edo apaintzen gehienetan; kontzerturen batean, denbora faltagatik, ez dut orrazteko astirik ere izan. Dena den, garrantzitsua iruditzen zait jendeak ikustea jotzen ari diren artista horiek diren moduan, natural; batez ere gazteentzat garrantzitsua dela iruditzen zait. Nik neuk badaukat etxerako lan bat pendiente; emakumeok gorputzean ilea dugula aldarrikatu, eta ileekin ere sexiak garela adierazi. Egunen batean ausartuko naiz eszenatokira gonaz eta depilatu gabe ateratzen.
Urduri jartzen al zara taula gainera igotzean?
Hasieran bai, nahiko urduri jartzen nintzen. Baina orain, ez dut amaitzerik nahi izaten. Urduri jartzen nauena publikoarekin eraikiko dudan harremana nolakoa izango den ez jakitea da; haiekin harreman intimo bat sortu behar dut eroso sentitzeko.
Abeslari askok begiak ixten dituzte kontzertuetan; zuk ere baduzu ohitura hori?
Bai, askotan ixten ditut begiak, eta kantatu izan dut abesti bat begiak itxita osorik. Etxean ere ixten ditut; eroso sentizen naiz, ez dut begiratzeko beharrik kantatzeko.
Gitarra eskuetan ikusten zaitugu beti; beste instrumenturen bat ere probatuko al zenuke?
Batzuetan instrumenturik gabe kantatu izan dut, baina oraingoz, gitarra jotzen jarraitu nahi dut. Ni ez naiz gitarra jolea, etxean bakarrik ikasi dut, eta gustatuko litzaidake hobeto jotzea. Musika ere ikasi nahiko nuke; umetan ispilu aurrean abesten jartzen nintzenetik amestu dut honekin, eta orain errealitate bihurtu dela ikusita, gehiago jakiteko gogoa dut. Azken finean, nire kantak garatu nahiko nituzke, baina esentzia mantenduz.
Zer da musikari moduan zirrara gehien sortzen dizunak?
Niretzat, zoragarriena kantatzen ari zarenarekin publikoan norbait identifikatuta sentitzen dela ikustea da. Hunkitzen direnean edo alai mugitzen direnean, horrek erabat betezen nau.
Jaso al duzu kritikarik? Nolako eragina dute zugan?
Kritikak hizkuntzaren aldetik jaso izan ditut. Hasi nintzenean ingelesezko kantu bat igo nuen Internetera, eta segituan galdetu zidaten ea zergatik egiten nuen hori, euskalduna izanik. Iruditzen zait jendeak ez duela pazientziarik, eta orokorrean oso kritikoak garela; nire kantuen %80 euskaraz dira, baina dena ingelesez egingo banu ere, eskubidea dut. Hizkuntza bakoitzak bere esamoldeak ditut, eta unean adierazi nahi dudanaren arabera erabiltzen ditut hirurak, gehiegi pentsatu gabe. Dena den, positibo hartzen ditut kritikak; arreta bat dagoela adierazten dute.
Jarraitzen al duzu ahotsa zaintzeko trukoren bat?
Egia esan, bizitzan lau bat katarro hartuko nituen, eta ez dut beroketarik egiteko ohiturarik. Behin gaizki pasa nuen Bilbon egindako kontzertu batean, gaixotzen ari nintzelako; baina bai, egin beharko nuke zerbait!
Non zaude erosoago, taberna txiki batean ala eszenatoki handietan?
Jendea adi dagoen bitartean berdin dio leku txiki batean ala estadio batean den. Ingurukoek adi eta isilik egotea behar dut; jendea ez badago entzuten, ezin dut jo, konplizitatea behar dut. Nirea ez da girotzeko musika; entzuleen parte hartzea bilatzen dut.
Euskal Herriko panorama musikala nola ikusten duzu?
Publikoa oso selektiboa dela ikusi dut, ni neu ere horrelakoa naiz. Oso kontserbadoreak gara; lau talde dira emanaldia betetzeko gai diren bakarrak eta ez dugu talde berriak deskubritzeko ohiturarik. Taberna zuloetan jende on asko dagoela konturatu naiz.
Zein da zuretzat erreferente den talde edo abeslaria?
Nora Jones asko jarraitzen dut, itxura, ahotsa, musika... asko gustatzen zait. Adele ere asko gustatzen zait, ezberdina baita. Eta bestela Pedro Guerra, lehengoko Rosana edota Pedro Pastor gustatzen zaizkit, oso naturalak direlako.