PROIEKTUAK https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png

PROIEKTUAK

Beitu!

Inork kontatuko ez dizkizunak!

14-18 urteko gazteei zuzendutako plataforma digitala, mugikorrean kontsumitzeko diseinatuta.

Hilabetero, aisialdiarekin eta kulturarekin lotutako edukiak topatuko dituzu: gamer eta youtuberren bideoak, sexu eta drogen inguruko kontsultak, MEME eta GIF barregarriak... Guztia atzamarkada batean eta lagunekin partekatzeko prest. Dena debalde!
www.gaztezulo.eus/beitu

Emaila: beitu@gaztezulo.eus
Telefonoa: 604 376 369

 

Ika-Mizka

Gazteak dira euskararen etorkizuna. Ezagutza bezain garrantzitsua ordea, erabilera da, eta ez bakarrik etxe, ikastetxe edo unibertsitate testuinguruan. Horregatik, gaiak duen garrantziari buruzko sentsibilizazioa lantzeko asmoz sortu genuen 2012an IKA MIZKA proiektua.
www.ikamizka.com

G Telebista

Kultur arloko hainbat erreferentek Zer da kultura? planteamenduaren inguruko gogoeta egingo dute kamera aurrean. Espazio honek egungo ikuspegi kolektibo bat lortu nahi du, eta horretarako, gogoeta ezberdinetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditugu.

Iraupen laburreko eta egungo kultur diziplina ezberdinetako eragileen elkarrizketak eta formatu txikiko emanaldiak eskainiko ditugu. Galderarik gabeko elkarrizketetatik abiatuta, GTBko protagonistek beren adierazpen artistiko eta kulturalak zabaltzeko erabateko askatasuna izango dute espazio honetan.
www.gaztezulo.eus/g-telebista

 

 

Bideo Lehiaketa

Hiru, bi, bat... filmatzen!

Urtero, GAZTEZULOn bideo lehiaketa bat jartzen dugu martxan. Aurkeztutako lanak webgunean ikusi daitezke, eta lehiaketaren amaieran festa bat ospatzen dugu, sari potoloak banatuz.

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, hasi errodatzen!