NOR DA NOR https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png

NOR DA NOR

 

 

AGURTZANE
Ur azpian ere isiltzen ez denez, koordinatzaile postuaren eginkizun garrantzitsutzat du
bilerak antolatzea. Baina are zeregin nabarmenagoa du: egunik txarrenetan ere besteoi irribarre bat sortzeko gai da.
––––––––––
KOORDINATZAILEA & PUBLIZITATEA
Agurtzane Gomez
Tel.: 640 122 382
publizitatea@gaztezulo.eus
zuzendaria@gaztezulo.eus

 

IRANTZU
Argazki bikainak ateratzeaz gain, faktura elektronikoen sistema malapartatuan ere trebea da,
eta zenbakiak kontrolatzeko gaitasuna arte modu bat dela erakutsi digu.
––––––––––
KUDEATZAILEA
Irantzu Pastor
kudeatzailea@gaztezulo.eus


 

MAITANE
Albisteak topatzeaz arduratzen da. Tarteka Xabier Euzkitzeren espirituaz jabetzen da
eta gupidarik gabe nabarmentzen dizkigu akatsak. Gainerakoan oso neska jatorra da.
––––––––––
  WEB & SOZIAL MEDIA 
Maitane Legarreta
web@gaztezulo.eus


 

ENARA
Berari esker izaten duzu sareko azken joeren berri. Gainera, true crime aztoragarrienak
eta bideojokorik interesgarrienak topatzen ditu. Gitarra jotzea eta abestea ere maite du.
––––––––––
SOZIAL MEDIA
Enara Ariznabarreta
komunikazioa@gaztezulo.eus

ILARGI
Alaitasuna eta bizipoza ekartzen ditu lantaldera egunero, eta baita sentiberatasun handia ere.
Musika, antzerkia eta sormena maite ditu, eta egiten duen guztian islatzen du bere izaera eta pasioa.
––––––––––
ERREDAKZIOA & SOZIAL MEDIA
Ilargi Arrizabalaga
kazetaria@gaztezulo.eus


 

NAGORE
Testu bateko hitzak zuzenean iruditan ikusteko gaitasuna du.
Beragatik balitz, albiste eta artikuluak txio baten karakteretara mugatuko lituzke.
––––––––––
DISEINUA ETA MAKETAZIOA
Nagore Koch
irudia@gaztezulo.eus