11:11, 17:17, 21:21... Ispilu-orduak ikusten al dituzu sarri? Hona hemen zer esan nahi duten

Unibertsoak mezuak bidaltzeko duen modua omen da ispilu-orduena. Zer nolako mezuak diren jakin nahi al duzu?

Ispilu-orduak errepikatzen diren horiek izaten dira, hau da, ordu eta minutuetan berdinak direnak: 11:11, 00:00, 20:20... Espiritualitatearekin lotura dutenen arabera, ez da kasualitate hutsa halako orduak ikustea erlojuari begiratzean. Unibertsoak eta aingeruek zuretzat mezuren bat dutela adierazten omen du.

Ordu ispilu bakoitzaren esanahiaren inguruan hainbat teoria daude, ezberdinak. Hauek dira horietako batzuk:

00:00 Birjaiotzea omen da, eta zure pentsamendu eta sentimenduei arreta handiagoa jartzeko seinalea.
00:01 Norbait zutaz maiteminduta dago, beraz, arretaz begiratu inguruan.
00:02 Zeure burua lantzeko momentua da, oreka lortzeko bidean helburuak finkatzeko garaia.
07:07 Gogoan duzun desioa bete egingo da. Bide zuzenean zoaz.
08:08 Edozein oztopo gainditzeko gaitasuna duzu. Tentuz egin gauzak eta arrakasta izango duzu.
10:10 Gauza berriei heltzeko unea da. Norabide berriari heldu behar diozu.
15:15 Zure bikotekide edo maitale ohia zutaz gogoratzen da. Pasiorako momentua da.
17:17 Bikote arazoak dituzu, zure alderdi sortzailea aterako unea da.
22:22 Zuretzat berezia den pertsona batek deituko dizu. 
23:23 Bidaia bat egingo duzu, sinetsi zure buruarengan.

Zein ordu ikusi izan duzu zuk, eta zer esan nahi duela uste duzu?