‘Glad is the Day’ Donostian
Le Bukowski eta Dabadaba tabernek, Donostia Kulturarekin batera elkarlanean, ‘Glad is the Day’ jaialdiaren ekitaldi berri bat prestatu dute datorren abuztuaren 6rako.
Egun osoan zehar kontzertuek, jatekoak eta edatekoak, azokak eta festa giroak kutsatuko dute hiriko bazter hau. Doako jaialdia da eta, 12:00tan hasita, gauera arte luzatuko da.
Eszenatokira momentuko banda ezagunenetako batzuk igoko dira, hala nola, Yo Ciervo, Todos tus muertos, Liher, Luma, Los Bengala, María Arnal i Marcel Bagés, Drumkopters, Grises eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies.
Bestalde, eguerditik eta iluntzera arte hainbat DJ ariko dira Castillito Stage-tik sesio ezberdinak proposatzen.