“Death note”-ren bideojokoa?
Jakingo duzunez, "Death Note" anime eta manga mitikoa da. Sekulako aztarna utzi du pop kulturan.
Zale sutsuenek jakingo duzuen bezala, Death Note-ko protagonista Light Yagami da. Gazte honek koaderno berezi bat aurkitzen du. Koaderno horretan izen bat idazten badu, pertsona hori hil egiten da. Moralitateari buruzko trama konplexua da eta mundu osoko milioika zale harrapatu ditu istorioak. Denetarik egin da jada Death Note unibertsoari buruz: zinemarako egokitzapenak, telebistarako telesailak eta merchandising ugari. Tira, guztia ez… bideojokorik ez da sekula egin!
Dirudienez, anime eta manga honen bideojoko bat sortzeko proiektua martxan omen da. Shueisha japoniar argitalatxeak, berriki, Death Note-kin zerikusia duen marka bat erregistratu du Death Note: Killer Within izenez. Berehala, X plataforman eztabaida piztu da.
Oraingoz zurrumurruak baino ez dira, litekeena da merchandising gehiago baino ez izatea. Kontua da, Kurkasis, bideojokoen ikertzaileak, Exputer foroan iradoki duenez, Shueisha-ren bitartez Europan aurkeztu diren markak bideojoekoekin lotura omen dutela.
Deaht Note frankizia manga moduan jaio zen. Sortzailea Tsugumi Ohba izan zen eta Takeshi Obata-k ilustratu zuen. 2003ko abendutik 2006ko maiatzera arte argitaratu zen Sheisha-ren Weekly Shonen Jump aldizkarian.
Manga animera egokitua izan zen 2006an. Tetsuro Araki izan zen zuzendaria eta ordutik frankiziak unibertsoa izugarri zabaldu du: eleberri arinak, askotariko pelikulak, telesailak, Netflix-en bitartez zinemarako egokitzapen estatubatuarra…