2022ko Zuberoako Maskaraden egunak
Aurteko Atharratze-Aloze Maskaradak urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dira. Atharratzen bertan hasiko dira eta apirilaren 17an amaituko dira Gamere Zihigan.
Honela, ia lau hilabetetan Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alotzeko gazteek.
2021ean, pandemia dela eta, neguan beharrean udan hasi ziren Barkoxeko gazteak maskaradarekin eta beraz, oraintsu bukatu berri badira ere, laster, 2022koak hasiko dira. Hona hemen 2022ko maskaraden egutegia herriz herri:
- Urtarrilak 16 (igandea): Atharratze
- Urtarrilak 22 (larunbata): Pagola
- Urtarrilak 20 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
- Otsailak 6 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
- Otsailak 13 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
- Otsailak 26 (larunbata): Santa Grazi
- Martxoak 6 (igandea): Muskildi
- Martxoak 12 (larunbata): Idauze
- Martxoak 19 (larunbata): Ainharbe
- Martxoak 26 (larunbata): Aloze
- Apirilak 10 (igandea): Iruri
- Apirilak 17 (igandea): Gamere-Zihiga
Maskaradetara joango zaren lehen urtea baduzu hau aurretik dantza.eus webguneak egindako gida hau irakurtzea gomendatzen dizut, Maskaradetan gal ez zaitezen!