23 urte koman, koman egon gabe

23 urte pasatu ditu Rom Houbens belgikarrak ohe batean, koman zegoelakoan. 1986an, 23 urte zituela, auto istripu larri bat izan zuen, eta koma egoeran gelditu zela diagnostikatu zuten medikuek. Duela gutxi, Liejako unibertsitateko ikerlari talde bat ohartu da denbora honetan guztian esna egon dela. Ordenadore bidez komunikatzeko aukera eman diotenean irakurri, lagunekin hitz egin, eta bizitzaz disfrutatu nahi duela adierazi du Houbensek.