#30egun30doinu, Twitterreko erronka berria!

Gaizka Izagirreren #30egun30film erronkatik tiraka, abestiekin lotutako proposamen berria aireratu dute

Twitterren sekulako arrakasta izan zuen Gaizka Izagirren aireratutako #30egun30film erronkak; egunero, zinemarekin lotutako galdera bati erantzuteko erronkak jarraitzaile asko izan zituen, eta hilabetez, sarea filmen inguruko iritzi eta gomendioz bete zen.

 

Erronka horri tiraka, musikarekin lotutako proposamen berria aireratu dute: #30egun30doinu. Erronka Mikel Alvarezek  (@theindezents) jarri du martxan, Jaione Dragdrommer (@hellehellei) eta Musikatzen (@musikatzen) musikazaleekin batera. Zeren zain zaude parte hartzeko?