3D inprimatzaile batean sortutako izokina jango zenuke?

3D inprimatzaile batean sortutako izokina jango zenuke? Ilar, alga eta onddo proteinekin sortutakoa da eta 3D inprimatzaile batek inprimatua. Minutu gutxitan prest dago . Benetako izokinaren itxura berdina du eta zaporea ere antzekoa omen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/3d-inprimatzaile-batean-sortutako-izokina-jango-zenuke/@@download/image/salmon-viena-kL4F--620x349@abc.jpg
2021/02/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ilar, alga eta onddo proteinekin sortutakoa da eta 3D inprimatzaile batek inprimatua. Minutu gutxitan prest dago . Benetako izokinaren itxura berdina du eta zaporea ere antzekoa omen da.
3D inprimatzaile batean sortutako izokina jango zenuke?

Jatetxe beganoek erakutsi dute gezurrezko haragi edo arraina ekoiztu dezaketela material organikoetatik abiatuta. Zientziak orain hori guztion eskura jarri nahi du 3D inprimatzaileen bitartez. 

Legendary Vish start up austriarrak aurkeztu du ekimena eta Vienako unibertsitateko hiru ikasleren proiektu batetik abiatuta sortu da. Honela, 3D inprimatzaileetarako prozedura automatizatu bat diseinatu dute izokin beganoak sortzeko ilar, alga eta onddoen proteinetatik abiatuta. 

Eta dirudienez, azken emaitzak izokinaren itxura izateaz gaindi zaporez ere oso antzekoa omen da. Honela, izokin bat hezteko hiru urte itxaron behar badira gure platerera iritsi aurretik, inprimatzaile honekin minutu gutxitan jateko prest dago. 

Austriar proiektu honen bultzatzaileek diote ekimen honen helburuak ekonomikoak baino ekologikoak direla, ingurumenean dauden arazoez jabetzeko baliagarria izatea nahi duela honek. Arrantza gehiegizkoarekin ere amaitu nahi du, baita animaliei, azkarrago hazi daitezen, antibiotiko edo hormonak ematearekin ere. 

Honela, euren izokin beganoa Austriako GreenStart erakundeak egiten duen 2020ko 10 produktu berritzaileenen zerrendan sartu da. Honela, materia begetaletatik omega-3-aren proteinak birsortu dituzte, honek eskaintzen dituen nutriente guztiak bermatuz. Gainera, izokina ezohiko itxuran ekoiztu dezakete; espiral edo hiruki forman edo sushi bat egin atunaren itxurakoa, baina izokin zaporekoa. Aukerak ugariak dira. Eta zuk, dastatuko zenuke?