81 ikuskizun izango dira Gasteizko Kaldearten, bihartik igandera

81 ikuskizun izango dira Gasteizko Kaldearten, bihartik igandera Dantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketa ere antolatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/81-ikuskizun-izango-dira-gasteizko-kaldearten-bihartik-igandera/@@download/image/kaldearte albiste.png
2024/06/06
Dantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketa ere antolatu dute.
81 ikuskizun izango dira Gasteizko Kaldearten, bihartik igandera

KaldeArteren XVIII. edizioa bihartik igandera izango da, eta 31 konpainiaren 81 ikuskizun programatu dituzte. Kokapenari dagokionez, Montehermosoko Ur Biltegi Zaharra eta Plaza Berria berreskuratuko dituzte agertoki gisa.

Hiru ikuskizun ibiltaria izango dira egitarauan eta bi estreinaldi ere bai: Gasteizko Altraste Danza konpainiaren El Bolero eta Maite Guevararen Susto.

Frantziako Les Filles du Renard Pale konpainiaren Résiste emanaldiak irekiko du jaialdia. Zuzeneko musika duen funanbulismoko proposamena da eta emakumeak dira horren protagonistak. Azkena, berriz, Murtziako UPARTE taldearen Desprovisto izango da, artista oso gazteak protagonista dituen lana.

Edukiera mugatutako ikuskizunak ikusteko gonbidapena beharko da. Saioa hasi baino ordubete lehenagotik eskuratu ahal izango dira emanaldia egiten den lekuan. Gonbidapen bat emango da pertsona bakoitzeko.

Dantza garaikideko koreografia lehiaketa
Hiriguneetan egindako dantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketa ere antolatu dute, Harria izenekoa. Erakusketa plataforma izan nahi du lehiaketak, euren azken lanak ezagutarazi nahi dituzten konpainia edo sortzaile gazteentzat.

31 proiektu aurkeztu dituzte aurten eta lau hauek parte hartuko dute: Vertebrata, Bailaban las perolas, Dos pies para dos eta Henko. Igandean, Probintzia Plazan, egingo dute ikuskizuna, 11:00etatik aurrera, eta publikoak bere koreografia gogokoena bozkatuko du.