Abbas Kiarostami japonieraz

Zuzendari irandarrak jaioterritik kanpora (Italian, Toskanan) egindako lehen filma izan zen iaz plazaratutako Copie Conforme, kritikariak txunditu eta ikusleak epel utzi zituen lana. Esperientzia gustatu zitzaion antza, eta hurrengo pausoa Japonian emango du Kiarostamik. The End izango da filmaren izenburua eta unibertsitate ikasketak ordaintzeko bere burua prostituituko duen neska baten istorioa kontatuko du. Laster zen errodajea hastekoa, baina Japonian jazotakoaren ostean, momentuz, geldi dago proiektua.