Adi egon WhatsAppek bere erabilera-baldintzak eguneratu baititu

Adi egon WhatsAppek bere erabilera-baldintzak eguneratu baititu WhatsAppek pribatutasun baldintzak eta politikak eguneratu ditu, erabiltzaileari Facebook-ekin datuak trukatzeko eskatuz, hori otsailaren 8an indarren sartuko den arren, hasi dira baldintza berri hauek onartzeko mezuak helarazten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adi-egon-whatsappek-bere-erabilera-baldintzak-eguneratu-baititu/@@download/image/1581524744_391926_1581525648_noticia_normal.jpg
2021/01/07

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

WhatsAppek pribatutasun baldintzak eta politikak eguneratu ditu, erabiltzaileari Facebook-ekin datuak trukatzeko eskatuz, hori otsailaren 8an indarren sartuko den arren, hasi dira baldintza berri hauek onartzeko mezuak helarazten.
Adi egon WhatsAppek bere erabilera-baldintzak eguneratu baititu

2021aren hasierarekin batera WhatsApp "berritu" egingo da, tira berritu baino erabilera-baldintzetan aldaketa polemiko bat txertatu dutela esatea zuzenagoa litzateke;  datu pribatu batzuk Facebookekin partekatuko dira, baita hauekin lotura duten enpresekin ere.

XDA Developers-en adierazten den bezala, gaurtik aurrera eta datozen egunotan, WhatsAppeko erabiltzaileek erabilera-termino berriei eta pribatutasun-politikari buruzko abisu bat jasoko dute aplikazioan. WhatsAppek eta, beraz, Facebookek , beste enpresa batzuekin parteka ditzaketen gure datu guztiak prozesatzeko moduan eragingo duten funtsezko hiru eguneraketari buruzkoa.

Honakoa da mugikorrean azalduko zaizun mezua:


Aldaketa giltzarri horien guztien artean daude, besteak beste, WhatsAppek hemendik aurrera nola prozesatuko dituen gure datuak, enpresek nola erabil ditzaketen Facebooken dauden zerbitzuak gure WhatsApp txatak gordetzeko eta administratzeko, eta WhatsApp laster lotuko dela Facebookekin, produktu guztietan integrazio sakonagoak eskaintzeko.

Aldaketa horiek guztiak otsailaren 8an sartuko dira indarrean, eta erabiltzaileak aplikazio ezaguna erabiltzen jarraitzen badu, erabilera baldintza berriak onartu beharko ditu. Otsailaren 8tik aurrera WhatsApparekin zenbait datu partekatzearekin ados ez bazaude, konpromisoa hartzen duzu aplikazioa erabiltzen ez jarraitzeko.

Neurri horiek onartzen badituzu aldiz, eta aplikazioa otsailaren 8aren ondoren erabiltzen jarraitzen baduzu, informazio hori guztia WhatsApp-i, Facebook-i edota beste enpresa batzuei parteka dakiekeela kontuan izan; gure kontuaren erregistro-informazioa, telefono-zenbakia barne, transakzioen datuak, zerbitzuari buruzko informazioa, WhatsApp-en bidez beste enpresa batzuekin elkarreragiteko moduari buruzko informazioa, mugikorraren informazioa eta IP helbidea adibidez.

Ongi irakurri beraz baldintzak eta adi onartzen dugun honekin guztiarekin.