Agatha Christie-ren "10 Little Niggers" liburuari izenburua aldatu diote
Hau ez da ordea liburu famatuak jasan duen aldaketa bakarra. James Prichard, bere birbilobak, adierazi duenez nigger (beltza) hitza, non hitz izugarri erdeinuzkoa da mundu anglosaxoian, eta 74 aldiz azaltzen dena bertsio originalean, ez da azalduko edizio berrian.
Prichard-ek azpimarratu nahi izan du liburua idatzi zenean lengoaia ezberdina zela eta orain erabiltzen ez diren hitz asko ere badaudela. Istorio hau haur abesti herrikoi batean oinarrituta dago, ez dena Agatha Christie berarena ere, dio birbilobak.
Berak ez zukeen nahiko izenburu batek bere lanetik oharkabetzea irakurlea, jada ez ditugu min ematen duten kontzeptuak erabili behar, hau 2020. urtea da, dio Prichard-ek. Polemika mahai gainean dago, batzuei erabaki egokia iruditu zaie, beste batzuek zuzentasun gehiegizkoaren garaian bizi garela aldarrikatzen dute.