Agurtzeko denbora mugatu dute Zeelanda Berriko aireportu batean

Agurtzeko denbora mugatu dute Zeelanda Berriko aireportu batean Bidaiarien joan-etorriak ez oztopatze aldera hartu dute erabakia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agurtzeko-denbora-mugatu-dute-zeelanda-berriko-aireportu-batean/@@download/image/pexels-gustavo-fring-7446957.jpg
2024/11/13
Bidaiarien joan-etorriak ez oztopatze aldera hartu dute erabakia.
Agurtzeko denbora mugatu dute Zeelanda Berriko aireportu batean

Zeelanda Berriko Dunedin aireportuan iritsiera eta irteerako agurrak hiru minutura mugatu dituzte. Bertako zuzendariak azaldu duenez, erabaki hau ikerketa baten berri izan ondotik hartu dute. Ikerketaren arabera, hogei segundoko besarkadak nahikoa dira oxitozina, zoriontasunaren hormona deiturikoa, eragiteko. 

Aireportuko zenbait gunetan sortzen diren jende-pilaketak saihestu nahi dituzte neurri berri honekin. Familiarteko eta lagun asko pilatzen dira agurtzeko, eta ordena ezartzeko modua omen da denbora mugatzea, bidaiarien fluxua ez etete aldera. 

Ezinegona sortu du erabakiak, eta sare sozialetan kexatu egin da jendea, gizatasun gutxiko neurria dela iritzita. Aireportuko zuzendariak adierazi du inork ez duela denbora kronometratu beharko eta ez dela isunik jarriko. Agur luzeagoak izan nahi dituztenei aparkalekua erabiltzeko gomendioa egin die, hamabost minutuz egon baitaiteke bertan, musu-truk. 

Zer iruditzen zaizu agurrak mugatzea? Zentzuzkoa iruditzen zaizu ala gehiegizkoa?