Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabaldu dute
Emakume* bertsolarien saretzea eta ahalduntzea sustatzen ditu Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolariei zuzendutako eskola da.
Urriaren 19an hasiko da hamargarren ikasturtea eta hilean behin elkartuko dira kideak larunbat goizez (10:00-13:45). Ikasturtea 2024ko urrian hasi eta 2025eko ekainean amaituko da.
Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera egongo da. Ikasturte hasierako izen ematean aukeratu daiteke noiz parte hartu, baina urtarrilaren eta apirilaren hasieran ere izena eman ahal izango da.
Bi talde sortuko dira. Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da; bestea, berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak elkartu egingo dira egun jakinetan.
Urriaren 7a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.