Airbnb-k, Erromatar Koliseoan, gladiadore gisa borrokatzeko esperientzia bizitzera gonbidatzen zaitu
"Gladiator II" estreinatu berri dela profitatuta, Erromako antzinako arena mitikoak bere ateak irekiko dizkie bisitari ausartenei, barrura sartu eta bertan euren bideak eta patuak marrazteko.
Mendeetan zehar, Erromatar Koliseoa borroka epiko eta gladiadore legendarioen eszenatokia izan da. Orain, ia 2000 urteren ostean, Koliseoak bere jatorrizko helburua berreskuratu du, ikuskizunetarako agertokia izango da, eta ausartenak gonbidatzen ditu arena historikoan sartzera beren bideak eta patuak marrazteko.
Erronka onartzen dutenek, Gladiator pelikulen unibertsoan baleude legez, garaile izan diren borrokalarien urratsak jarraituko dituzte, historia inspiratutako armadurak jantziko dituzte eta beren gaitasunak probatuko dituzte, borrokan, patua erabakitzeko.
Esperientziari buruz
Koliseoan, Erroman (Italia), kokatutako esperientzia honetan, gonbidatuak 2025eko maiatzaren 7an eta 8an egingo diren hiru orduko bi saioetako bat erreserbatzeko eskaera egin dezakete. Saio bakoitzak gehienez 16 parte-hartzaile hartuko ditu (8 gonbidatu eta bakoitzaren laguntzaile bana).
Koliseo historikoan ausart sartzen direnek honako hau aurkituko dute:
- Mezenasarekin elkartuko dira ilunabarrean Koliseoan. Hark barrura eramango ditu. Gau horretan bertan garaile edo garaitua irtengo da. Baina irabazi edo galdu, esperientzia ahaztezina izango da: kandelaz argitutako Koliseoaren edertasuna betiko gogoratuko du sartzen denak.
- Hipogeora eta azpiko ganberetara jaitsiko da, gladiadoreak borrokatzeko prestatzen ziren tokira. Bertan, bere barruko gladiadorea hobekien irudikatzen duen armadura aukeratuko du.
- Lastargiek argitutako Koliseoaren labirintoa esploratu, Maximus eta beste gladiadore askok aurretik egindako bideak jarraituz. Hausnartu haien eta zure patuaren gainean.
- Ezpata eta ezkutu soinuen sinfoniaz gozatu, gladiadoreek duelu zirraragarri batean borrokatzen duten bitartean, txandaren zain.
- Probisiotik gozatu: mahatsak, granadak, almendrak eta intxaurrak izango ditu eskuragarri.
- Gladiadoreen arte borrokan trebatuko da, eta beste gerlariekin aurrez aurre aritu. Summa rudis (epailea) izango da eguna amaitzean gladiadoreen patua erabakiko duena. Garaipenaren gozoa dastatu eta garai zaharretako gladiadore garaileen zerrendara batuko dira irabazleak.
Nola erreserbatu
Historiaren parte izan nahi dutenek erreserba egin ahal izango izango dute azaroaren 27an 6:00etatik (Pazifikoko ordua) hasita, abenduaren 9ra arte. Erreserba egiteko helbidea honakoa da:, airbnb.com/gladiatormovie. Parte hartzaileek arduratu beharko dute Erromara iristeaz eta baita ondoren itzultzeaz ere.
Airbnb-ren ondarearekiko konpromisoa
Koliseoan egiten diren esperientzia berezi hauek Europako ondarearen turismoa berpizteko Airbnb-k sustatutako ekimenaren parte dira. Ekimenaren barruan, Airbnb-k Koliseoa zaharberritu eta hobetzen lagunduko du. Horretaz gain, erakusketa iraunkor bat berreskuratzeko asmotan ere badabil.