Aire libreko zinema proiekzioak egingo dituzte Iruñean abuztuan

Aire libreko zinema proiekzioak egingo dituzte Iruñean abuztuan Euskarazko bost lan emango dituzte, tartean 'Irati' filma. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aire-libreko-zinema-proiekzioak-egingo-dituzte-irunean-abuztuan/@@download/image/irati.jpg
2024/07/23
Euskarazko bost lan emango dituzte, tartean 'Irati' filma.
Aire libreko zinema proiekzioak egingo dituzte Iruñean abuztuan

Udan nabarmen ugaritzen dira kaleko ekintzak eta Iruñean ere izango da zertaz gozatu karriketan. Abuztuan zinema proiekzioak egingo dituzte hiriko parke eta plazetan, Zinema gauak zikloaren barruan. Hogei ikus-entzunezko izango dira guztira, horietatik bost euskarazkoak.

Abuztuaren 2an Ilargirantz filma emango dute euskaraz, Maravillas Lamberto plazan. Horretaz gain, honako hauek ere ikusi ahal izango dira euskaraz: Gazte harrigarria, abuztuaren 8an; Paperezko hegazkinak, abuztuaren 14an; Dragoiaren gidaria, hilaren 20an; eta Irati, 26an. 

Iazko udan arrakasta handia izan zuten eta karteldegian buruz buru egon ziren bi film ere emango dituzte: Barbie, abuztuaren 5ean, Yamaguchiko parkean, eta Oppenheimer, hilaren 21ean, Iturramako bulebarrean. 

Rodrigo Sorogoyonek zuzendutako As bestas pelikula hilaren 22an emango dute, Alfredo Floristan pazan. 

Emanaldiak 22:00etatik aurrera izango dira eta sarrera doakoa izango da. Hemen kontsulta daiteke programazio osoa.