Ajea gaixotasuntzat hartu dute Alemanian eta, beraz, bajarako arrazoia izan daiteke
Frankfurteko auzitegiak ajea gaixotasuntzat hartu du. Elkarte batek elikadura-osagarri baten banatzailea salatu zuen ajearen edo bestondoaren aurkako edari gisa merkaturatzeagatik. Auzitegiaren arabera, enpresa honek elikadura-produktuei gaixotasunak sendatu edo prebenitzeko gaitasuna aitortzeko debekua urratu du.
Epaiaren arabera, "elikadura-produktu baten informazioak ezin du baieztatu edo iradoki gizakien gaixotasun bat tratatu edo prebenitzen duenik". Epaileen ustetan, 'gaixotasun' terminoa gorputzaren egoera normalaren disfuntzioa da, baita disfuntzio minimoa edo behin-behinekoa izanda ere. Gaixotasuntzat jo daiteke, baita desagerrarazteko tratamendurik behar ez badu ere.
Hortaz, enpresak salmentarako argudio hori erabiltzea debekatu dute. Eta erabaki honen ondorioz, zeharka bada ere, ajea gaixotasuna dela onartu dute. Hori dela eta, bestondoa baja hartzeko arrazoia izan daiteke Alemanian.