Aldaketa klimatikoa gelditu liteke 300 mila milioirekin

Aldaketa klimatikoa gelditu liteke 300 mila milioirekin Halaxe diote Nazio Batuen Erakundeko zientzialariek. Dirudienez irtenbidea uste duguna baino sinpleagoa da, NBEk argi du behintzat: negutegi efektuari amaiera emateko 300 mila milioi dolar behar dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldaketa-klimatikoa-gelditu-liteke-300-mila-milioirekin/@@download/image/desertificacion3.jpg
2019/10/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Halaxe diote Nazio Batuen Erakundeko zientzialariek. Dirudienez irtenbidea uste duguna baino sinpleagoa da, NBEk argi du behintzat: negutegi efektuari amaiera emateko 300 mila milioi dolar behar dira.
Aldaketa klimatikoa gelditu liteke 300 mila milioirekin

Kopuru astronomikoa badirudi ere ez da horrenbesteraino, bi hilabeteko munduko gastu militar guztien batura baino ez baita. Adituek ez dute diru hau behar teknologia ekologiko berriak garatzeko, ezta muturreko irtenbideak burutzeko, besterik gabe diru hori zorua leheneratzeko erabiliko litzateke.

Nazio Batuen Erakundeko Barron J. Orr zientzialariak dioenez lur zoruen funtzio biologikoa galdu dugu eta horri buelta ematea beharrezkoa da. Hori egiten bada aldaketa klimatikoaren irtenbide bikaina izan liteke.

Zientzialari hauen helburua lurrak berreskuratzea da ziurtatzeko milioika tona karbono lur azpian lurperatuak geratuko direla. Modu honetan 20 urte gehiago irabaziko genituzke, eta denbora hori oso baliagarria izan liteke negutegi efektuari beste irtenbide batzuk bilatzeko.

Basamortutzearen aurkako gerra
Aldaketa klimatikoaren ondorio nagusiena lurraren basamortutzea da. Kalkulatzen da lur idorrek negutegi efektua sortzen duten gasen %4 askatzen dituztela urtero. Aldiz, erabilera txarragatik narriatutako lurra lehengora itzultzen bada krisi klimatikoak irtenbidea eduki ezake, denbora batez bederen.

NBEak pasaden hilean burututako konferentzian 196 herrialdek eta Europar Batasunak 2030. urterako lurrak berriz ere lehenera bueltatzeko neurriak hartuko zituztela sinatu zuten. Narriatutako hektareak identifikatzeko zientzialari taldeak sateliteetako irudiak erabili dituzte. Gainera, kasu gehienetan, berriz ere erabilgarri bihurtzen diren lurrek komunitatek lokalei onurak ekarriko lizkieketela adierazi dute.

Narriatutako bi mila milioi hektareetatik 900 milioi hektarea berreskuratu ahalko dira zientzialariek esan dutenez. Horrela, bertako laborantzek eta zuhaitzek nahikoa biomasa sortuko dute 20 urtez behintzat, CO2aren igorpenak egonkortzeko.

Baina, nola berreskuratu daitezke berriz lurrak? Laborantzaren gasen igorpenen arrazoi nagusia lurren kudeaketa txarra da. Horregatik, irtenbidea jada ezagutzen ditugu: zoruaren eta uraren kudeaketa jasangarria. Gakoa ez da desertua errekuperatzea, baizik eta lehen produktiboak izan ziren lurrak berreskuratzea.

Haatik, ez da nahikoa zuhaitzak landatzea. Gune bakoitza ezberdina da eta kontuan izan behar da inguruan bizi diren pertsonak lurretik bizi ahal izatea modu jasangarrian. Jada hamaika herrialde hasi dira arazoari irtenbideak jartzen lurra berreskuratzeko diseinatutako programa zehatzak aplikatuz.