Aldaketa klimatikoak Internet gabe utziko gaitu
2033. Horra hor Interneten amaiera urtea. Errealitatea izango da uraren mailak oraingo erritmoan igotzen jarraitzen badu; aldaketa klimatikoak sare gabe utziko gaitu uste baino lehenago.
Oregon eta Winsconsineko ikerketa guneetan ondorioztatu dutenez, uraren igoerak arriskuan jarriko ditu Internet ahalbidetzen duten kable eta datu-guneak. Hala, 2033. urterako sarea masiboki itzaliko da, mundua Internet gabe utziz. Arrisku handiena dutenak kostako hiriak dira, New York, Miami eta Seattle kasu. Gauza ziurra da; uraren maila orain arteko bezala igotzen bada, datozen urtetan 6.500 kilometrotan zabaldutako zuntz optikoa ur azpian geldituko da, 1.000 datu-gunerekin batera. Elementu hauek ez daude uraren eragina jasateko diseinatuta, beraz, segituan huts egingo dute.