Alokairuak arautuko dira Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian, alokairuak mugatzeko neurria azaroaren 25ean sartuko da indarrean.
Ipar Euskal Herrian tentsio handiko eremuetan dauden hirietako bizitegi pribatuei aplikatuko zaie. Hogeita lau herritan sartuko da indarrean: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Basusarri, Bidarte, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Miarritze, Milafranga, Mugerre, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu.
Alokairua gehiegi ez igotzea ez du helburu neurriak. Erreferentziazko alokairu prezio bat ematen du metro karratuko. Horretarako hiru gune zehaztu dira (lehena, bigarrena eta hirugarrena). Bakoitzean, erreferentziazko alokairu prezio bat ematen da metro karratuko. Lehen gunean izango da alokairua garestien: 12,5 euro metro karratuko. Baiona, Angelu edo Biarritz sartzen dira lehen gunean. Bigarren gunean Urruña edo Arbona herriak daude beste batzurekin batera eta hauen metro karratuko prezioa 11 eurokoa izango da. Hirugarren eta azken guneak, barnealdeko herri guztiak barne hartzen ditu eta ez da 11 eurotara iritsiko metro karratua.
Neurriaren arabera, jabe batek gehienez %20 igo dezake erreferentziazko prezioa. Neurriak betetzen ez badira, etxe jabeek zein etxe-agentziek 5.000 eta 15.000 euro arteko isunak jaso ditzakete.