Alzheimerraren aurkako txertoak bi urteren buruan argia ikusi lezake

Alzheimerraren aurkako txertoak bi urteren buruan argia ikusi lezake Alzheimerra ezagutzen dugun gaixotasunik zitalenetako bat da. Gaitz neurodegeneratibo honek narriadura kognitiboa eta jokabide nahasteak eragiten ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alzheimerraren-aurkako-txertoak-bi-urteren-buruan-argia-ikusi-lezake/@@download/image/ALZHAIMER-1.jpg
2021/01/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Alzheimerra ezagutzen dugun gaixotasunik zitalenetako bat da. Gaitz neurodegeneratibo honek narriadura kognitiboa eta jokabide nahasteak eragiten ditu.
Alzheimerraren aurkako txertoak bi urteren buruan argia ikusi lezake

Gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen kopurua haziz doa urtez urte, batez ere mendebaldar herrialdeetan. Hori dela eta, berau gelditzea ikertzaile askorentzat lehentasun bilakatu da. Honen harira, Kaliforniako Irvine unibertsitateko ikertzaileek berriki datu itxaropentsu bat jaurti dute: alzheimerraren aurkako txertoa bi urtetan prest egon daiteke. 

Ikertzaileak garatzen ari diren tratamenduak arrakastaz ezabatu zituen arratoien garunetik amiloide eta tau proteinak. Uste denez plaka hauek dira neurodegenerazioa sortzen dutenak. Zientzialariek diotenez gizakietan probatzen hasteko prest egon liteke bi urtetan bakarrik, eta guztia ondo badoa, datozen hamarkadetako medikuntza aurrerapen handienetako bat izan liteke. 

Australiako Flinder Unibertitstateko Nikolai Petrovsky endokrinologoak garatu du txerto hau, bere ikertzaile taldearekin batera, arratoiengan esperimentatuz. Aurretiaz zeuden bi tratamendu konbinatu ditu. Porrot askoren ostean, badirudi ikerketa modu eraginkorrean garatzen ari dela dementziarekin amaitzeko bidean. 

Etorkizuneko txertoa beta-amiloide eta tau proteinei zuzentzen da, hauek kantitate handietan pilatzen baitira gaixoen garunetan eta alzheimerra garatzearen arduradunak baitira. Azken ikerketek diotenez, txerto honek proteina hauek pilatzea eragozten du eta jada pilatuta dagoena pazientearen garunetik ezabatzen du. Egin diren aurrerapenek erakusten dute, alzheimerraz gain, parkinsona bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak saihesten lagundu lezakeela. Hain da horrela, gizakiekin probak egiten 18-24 hilabeteren buruan hasiko liratekeela.