'Amama' filma Netflixen ikus daiteke, euskaraz
Igandeaz geroztik dago eskuragarri Asier Altunaren filma.
Asier Altuna zinemagile bergararrak 2015ean kaleratutako Amama filma Netflix streaming plataforman dago ikusgai, euskaraz, pasa den igandeaz geroztik.
Filmak hainbat korapilo barnebiltzen ditu: baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Azken finean, bizitza bizitzari aurre egiteko modu ezberdinak daude jomugan, elkarren aurka.
Bi mundu horien artean gatazkan dagoen familia baten istorioa jasotzen du Amama filmak, sentiberatasunez eta irudi ederrez lagundua. Sinopsiak azaltzen duen moduan, “familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama”.
Asier Altunak zuzendutako filma berak idatzi zuen, Telmo Esnal eta Michel Gaztanbiderekin batera. Filmeko aktoreak Amparo Badiola, Klara Badiola, Iraila Elias, Nagore Aranburu, Ander Lipus, Kandido Uranga eta Manu Uranga dira.
Hemen duzue bere garaian, 2015ean, filma Zinemaldian aurkeztean, Gaztezuloko kazetari zen Leire Palaciosek egindako iruzkina.