Amancay Gaztañagak 'Martin Martina' abentura eta fantasiazko trilogiaren lehen liburua kaleratu du

Amancay Gaztañagak 'Martin Martina' abentura eta fantasiazko trilogiaren lehen liburua kaleratu du 'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa' da trilogiaren lehen alea eta pertsona intersexuala da protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amancay-gaztanagak-martin-martina-abentura-eta-fantasiazko-trilogiaren-lehen-liburua-kaleratu-du/@@download/image/amancay+.jpg
2024/09/11
'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa' da trilogiaren lehen alea eta pertsona intersexuala da protagonista.
Amancay Gaztañagak 'Martin Martina' abentura eta fantasiazko trilogiaren lehen liburua kaleratu du

Amancay Gaztañagaren Martin Martina trilogiak abentura eta fantasia uztartzen ditu, eta pertsonaia intersexuala da protagonista. Egileak "ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi du erdigunera, baita ingurumenaren eta globalizazioaren inguruko hausnarketa ere". 

Mitologiak eta erlijioek ere badute zeresana liburuan. Izan ere, kristautasunari edo onarpen ofiziala duten sistemei bakarrik aitortzen zaie erlijio maila, eta 'mitologia' deitzen zaio baztertua den bertako sistemari. Idazleak gure mitologiaren, gure antzinako erlijioaren eta iruditeriaren ezagutzak heziketan izan dezakeen garrantziaz ohartarazten du.

Trilogiaren lehen lanean, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa izenekoan, Martin Martina protagonistaren unibertsoa eraikitzen da, eta trilogiaren parte izango diren pertsonaia nagusien berri ematen da. Besteak beste, landa eremu eta herri txikien garrantzia du hizpide istorioak.

Bigarrena, abenduan
Trilogiaren bigarren alea abenduan plazaratuko du Gaztañagak, eta Martin Martina eta sorginen batzarra izango du izenburua.  Haurtzarotik nerabezarora eta nerabezarotik helduen mundura pasatzean bizi diren beldurrei buruzko metafora da liburua, haurra izateari uzten zaionean bizitzen den doluaren metafora.

Hirugarren argitalpena, trilogiaren azken alea, Martin Martina eta gauekoak izango da. Bertan, aurreneko liburuan abiatutako trama luzeari interbidea emango zaio. Natura zaintzearen beharrari buruzkoa da eta gure kultura ongi gorde behar den altxorra dela gogorarazten du eleberriak. Guraso presenteak izatearen garrantzia ere nabarmenduko du.

Lumafest! jaialdian 
Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdiaren hirugarren edizioa abiatuko da bihar eta euskarazko gazte literatura izango dute hizpide bihar. Amancay Gaztañagak eta Urtzi Leonetek euren lanak aurkeztuko dituzte, 19:15etik aurrera, Santa Teresa komentuan. Liburuak sinatuko dituzte gainera.