Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzindaritzat hartzen den Saul Leiterren erakusketa jarri dute Donostiako Tabakaleran

Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzindaritzat hartzen den Saul Leiterren erakusketa jarri dute Donostiako Tabakaleran Zuri-beltzezko eta koloretako argazkiek, margolanek, eta proiekzio batek osatzen dute erakusketa besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ameriketako-koloretako-argazkilaritzaren-aitzindaritzat-hartzen-den-saul-leiterren-erakusketa-jarri-dute-donostiako-tabakaleran/@@download/image/240718_Kutxa-Fundazioa_Artegunea_Saul_Leiter-(25).jpg
2024/07/23
Zuri-beltzezko eta koloretako argazkiek, margolanek, eta proiekzio batek osatzen dute erakusketa besteak beste.
Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzindaritzat hartzen den Saul Leiterren erakusketa jarri dute Donostiako Tabakaleran

Amaitu gabeko mundua izenburua jarri diote Kutxa Fundazioko Artegunea Aretoan prestatu duten Saul Leiter margolari eta argazkilari estatubatuarraren erakusketari. Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzintzaritzat jotzen den Leiterrek lan hetereogeneo eta oparoa du argazkilaritzan zein pinturan.

Erakusketak zuri-beltzezko argazkiak, koloretako berrehun argazki baino gehiago, berrogei margolan inguru, koloretako argazkien proiekzio bat, dokumentuak, aldizkariak, koadernoak eta Saul Leiterren beraren hainbat kamera biltzen ditu.

In my Room lana da Leiterren lanaren bihotza eta erakusketarene erdigunea. Zuri-beltzezko berrogei argazkiz osatuta dago, oso formatu txikian.

Bestalde, In No Great Hurry: 13 Lessons in Life with Saul Leiter filmaren pasarte bat ere bada bertan. Sam Leiterren estudioko intimitatean filmatu zen, 2010 eta 2011 bitartean. Dokumental horretan argazkilariaren erretratu intimoa agertzen da, eta artistak bere bizitzaren balantzea egiten du New Yorkeko 10. kaleko apartamentuan. Filma Tabakalerako zinema-aretoan ikusi ahalko da osorik, programa publikoaren barruan.