Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa luzea estreinatuko du azaroan

Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa luzea estreinatuko du azaroan Umorea, kritika eta hausnarketa uztartuko ditu ordubeteko emanaldian. Estreinaldia Urretxun izango da, azaroaren 7an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ana-goitiak-katana-bakarrizketa-luzea-estreinatuko-du-azaroan/@@download/image/kartela.jpeg
2024/10/09
Umorea, kritika eta hausnarketa uztartuko ditu ordubeteko emanaldian. Estreinaldia Urretxun izango da, azaroaren 7an.
Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa luzea estreinatuko du azaroan

Ana Goitia Barre Librea saioan eta bakarrizketa laburrak egiten ikusi izan dugu eta oraingoan ikuskizuna osatu du, bere lehen bakarrizketa luzea, Katana izenekoa. Hain zuzen ere, bere izenarekin jokoa egiteaz gain, bere mingain zorrotzaren isla da ikuskizun berriaren izenburua.

Goitiak gogotsu dagoela adierazi du sare sozialetan: "Hilabeteak prestatzen eta urteak amesten… Baina azkenean heldu da eguna! Azaroaren 7tik aurrera Euskal Herriko oholtzetan ikusi ahalko nauzue, bakar-bakarrik, edo ez, zuokin guztiokin!! Nere mingain zorrotzarekin bazter guztiak astintzera nator… Zoriontsu nago, oso hunkituta eta gogotsu!". 

Ordubeteko saioa izango dela aurreratu du eta "barre egitekoa eta hausnartzekoa" izango dela. Kritika eta mezu asko daudela aipatu du lekeitiarrak.

Bakarrizketa feminista izango da eta hainbat gai jorratuko ditu: adina, egungo musika, matxismoa, lodifobia... Inprobisazioak ere tartea izango duela nabarmendu du.

Lehen emanaldia Urretxuko Labeaga aretoan izango da azaroaren 7an eta beste batzuk ere lotu ditu hilabete horretarako: azaroaren 8an, Orexan; azaroaren 21ean, Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean eta azaroaren 28an, Aretxabaletako Zaraia aretoan. Saio horietako batzuk doakoak dira eta gainerakoetarako sarrerak hemen eskura daitezke.