Anne Etchegoyenek 'Festa' kantua kaleratu du, Gozategirekin batera

Anne Etchegoyenek 'Festa' kantua kaleratu du, Gozategirekin batera Aurretik kaleratutako kantuaren bertsioa da, jai eta poz giroa nabarmentzera datorrena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anne-etchegoyenek-festa-kantua-kaleratu-du-gozategirekin-batera/@@download/image/F7MSGwBXUAEmmu2.jpeg
2024/07/05
Aurretik kaleratutako kantuaren bertsioa da, jai eta poz giroa nabarmentzera datorrena.
Anne Etchegoyenek 'Festa' kantua kaleratu du, Gozategirekin batera

Anne Etchegoyenek Festa abestiaren bertsioa egin du, Gozategi taldearekin batera. Etchegoyenen aurreko diskoa da Festa, kantu honen izen bera duena, Covid-19aren garaia gogoan sortutakoa eta 2023aren amaieran argitaratutakoa.

Euskal Herriko jai giroa, kalean gora eta behera ibiltzea, lagunekin elkartzea eta ondo pasatzearen izpiritua da nagusi kantuan. Eta Gozategik emandako doinuak ere horretara bultzatzen du gogoa eta aldartea.

Gozategiren urteurrenaz ere bat egiten du abestiak eta Etchegoyenek berak adierazi duenez, bere talde kutunetakoa du Gozategi eta "ohorea" izan da eurekin grabatzea. Gainera, bideoa ere sortu dute, estudioan eta Urdiainen grabatua.