Antzerkia: “Esta Tarde en Mentxaka”, gezurra eta memoria esploratzen dituen thrillerra
Esta tarde en Mentxaka antzezlanak thriller sentimentalaren, komedia dramatikoaren eta drama metafisikoaren elementuak konbinatzen ditu. Iñigo Cobo da zuzendaria eta Pabellón 6k ekoiztu du. Obra honek memoriaren eraketa eta pertsonen bizitzetan kontakizunek duten ahalmena esploratzen ditu.
Esta tarde en Mentxaka deitutako antzerki obra bi garaietan kokatzen da aldi berean: 1999ko abenduaren 1ean, eta gaur egunean, 2024ko udazkenean. Istorioa hiru nerabek Mentxakako (Bizkaia) historiaurreko aztarnategia bisitatzen dutenean hasten da. Bertan Maria Birjinaren ikuskari bat esperimentatzen dute. Ikuskari horrek XXI. mendeko jazoeren iragarpenak egiten ditu eta hainbat ohar ere jaurtitzen ditu: berak iragarritako jazoera bakar bat ere betetzen ez bada, 2024. urtean mundua amaituko da. Profezia absurdu eta kontrajarri honek euren bizitzetan eragingo du eta hogeita bost urte geroago, hiru lagunak berriz ere elkartzen direnean, hausnarketa bat egiten dute: euren bizitzetako kontakizunak benetakoak dira ala fikzioa?
Obrak “kontakizun” kontzeptua esploratzen du, baita gizarteak eta norbanakoak, euren buruari buruzko istorioak nola eraikitzen dituzten ere eta hauetan fikzioak duen pisua. Ikus-entzunezko proiekzioen bitartez eta zuzeneko musikarekin, antzerki honek giro bikaina sortzen du ikuslea istorioan erabat murgiltzeko. Oscar Kazabalek lan bikaina egin du eszenografian eta musika Ainhoa Uriarena da.
Aipatu bezala zuzendaria Iñigo Cobo da. Aktore taldea berriz, Itxaso Quintana, Unai Izquierdo eta Diego Perez dira, besteak beste. Istorioak interesa piztu badizu, jakin abenduaren 8ra arte hainbat data daudela Bilboko Pabellon 6n. Erreserbak eta informazio guztia pabellon6.org webgunean topatuko dituzu.