Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak gaueko kaleko emanaldiak izango ditu berriz

Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak gaueko kaleko emanaldiak izango ditu berriz Antzerki konpainiek 40 emanaldi eskainiko dituzte Arabako hogeita sei herritan, abuztuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/araiako-umorezko-antzerki-jaialdiak-gaueko-kaleko-emanaldiak-izango-ditu-berriz/@@download/image/Foto.-Pio-Ortiz-de-Pinedo17-1024x682.jpg
2024/07/22
Antzerki konpainiek 40 emanaldi eskainiko dituzte Arabako hogeita sei herritan, abuztuan.
Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak gaueko kaleko emanaldiak izango ditu berriz

Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren 31. edizioa abuztuan gauzatuko da. Aiara izango da jaialdiaren erdigunea eta bertako programazioan hamabi emanaldi eskainiko dira, abuztuaren 14tik 18ra, kalean zein Arrazpi Berri kiroldegian. Arabako beste hogeita bost herritara ere zabalduko da abuztuaren 2tik irailaren 1era. Hamalau konpainiek parte hartuko dute. eta 40 emanaldi izango dira guztira.

Gauerdiko emanaldiak berreskuratuko dituzte aurten. Emanaldiak 00:30etan hasiko dira. Ostiralean, Zirkozaurre konpainiaren Harreman ikuskizuna izango da, dantza tradizional eta malabareak nahasten dituen obra, eta larunbatean Maite Guevara konpainiaren Susto. Azken honek helduentzako dibertimentu eta algarak eskainiko ditu, 12 urtetik gorakoentzat gomendatua baitago.

Araian izango diren emanaldien artean honako hauek daude: Teatro Antzerkiaren Kortxoaren Dilema;  Tentazioa konpainiaren Nunca he estado en Dublín; Proyecto Kavauri konpainia andaluziarraren Lullaby eta Ganso & Cía konpainiaren Welcome & Sorry.

Araban zabaldua
Arabako beste 25 herritan ere izango dute umorezko antzerkiaz gozatzeko aukera. Guztira zortzi obra izango dira eta 28 emanaldi. Araian kaleko ikuskizunak eskainiko dituzten bost konpainiek Arabako zirkuitu honetan arituko dira, eta horiekin batera beste bi gehiago izango dira: Cía Barsanti konpainia Akabo! eta LJ 75 ikuskizunekin, eta Truca Circus konpainia El Círculo gaueko proposamenarekin.