Arantxa Diez: "Ardo on bati ez diot ezetz esaten"
Jotaren aurpegi gaztea, profesionala. Tafallako alaba eta bertako jota eskolan ondua. Herri adierazpide honen geroa bermatzera datorrena.
Arantxa Diez ongi definituko lukeen jota:
Aldaketez eta eboluzioaz hitz egingo luke. Agian, oraindik idazteke dago.
Eskuak gerrian, gogoa ahots kordetan eta bihotza... non?
Hori, denok bezala, bular azpian daukat.
Nori eta zer kantatuko zenioke gustura?
Entzun nahi nauen orori.
Parrandan, zerekin bustitzen duzu eztarri pribilejiatu hori?
Gero eta gehiago gustatzen zait ur freskoa... baina ardo on bati ez diot ezetzik esango.
Nongo festetan ez duzu inoiz hutsik egingo?
Lagunartean landan egiten ditugunak maite ditut; jateko eta edateko ona ez dadila falta!
Azken gaupasa, noiz?
Uf! Ez naiz gogoratzen!
Azken negarraldia?
Maiteminez izan zen.
Kontsolamendu onena?
Adiskide onen ulermena eta maitasuna.
Medikuak ez diezazula debekatu mesedez... zer?
Abestea, mugitzea, ibiltzea, korrika egitea, bidaiatzea...
Eta eguneko momentu gorena?
Ilunabarra.
Lotarako postura onena?
Alboz eta konpainia onarekin.
Zer ez da falta zure mesanotxean?
Liburu on bat.
Ikusezina izateko boterea bazenu...
Publikoak ez diren tokitan ibiliko nintzateke kuxkuxean.
Eta errenkarnatzerik balego... zer edo nor izan?
Bizitzaz gehiago gozatzen duen gizatalde baten baitan jaiotzea gustatuko litzaidake; arrakastarekin, errekonozimendu sozialarekin, diruarekin eta boterearekin hain obsesionatuta bizi ez den beste komunitate batean.