Arren, ez etzan bidean

Kanadako Vancouver hiriko poliziak honako hau eskatu die hiri horretako gidariei: gasolinarik gabe geratuz gero, ez daitezela bide erdian etzan. Duela gutxi, errepidean etzan zen gasolina behar zuen gidari bat, beste gidarien laguntza jasotzeko asmotan. Poliziak esan duenez, “sistema horrek funtzionatu egiten du, baina ez da batere gomendagarria”.