Arropetan aurkitu litezkeen “ecofriendly” zigiluak ez dira guztiz fidatzekoak

Arropetan aurkitu litezkeen “ecofriendly” zigiluak ez dira guztiz fidatzekoak "Greenwashing" modu ohikoena arropa material birziklatuarekin egina dagoela esatea da, informazio gehigarririk eman gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arropetan-aurkitu-litezkeen-201cecofriendly201d-zigiluak-ez-dira-guztiz-fidatzekoak/@@download/image/pexels-n-voitkevich-4641825.jpg
2024/07/05
"Greenwashing" modu ohikoena arropa material birziklatuarekin egina dagoela esatea da, informazio gehigarririk eman gabe.
Arropetan aurkitu litezkeen “ecofriendly” zigiluak ez dira guztiz fidatzekoak

Geroz eta ohikoagoa da arropetan ecofriendly direla bermatzen dizuten etiketak aurkitzea. Fast-fashion markako arropetan ere aurkitu litezke! Hau gutxi ez, eta ingurumenarekin adeitsuagoa izateagatik edo material birziklatuak erabiltzeagatik bestelakoak baino garestiagoak izan ohi dira. Zoritxarrez, jasangarritasun zigilu hauek ez dute beti ingurumenean eragin negatiboa murrizten eta engainagarriak izan litezke. Ikusi besterik ez dago Better Cotton zigiluaren eskandalua. Zigilu hau kotoi etikoari ezartzen zaion bermerik garrantzitsuenetakoa da.

Earthsight GKE britainiar baten ikerketak ezagutzera eman duenez Better Cotton zigilua deforestazioarkein lotuta dago, lurrak bere egitearekin eta Brasilgo El Cerradoko indarkeriarekin. Albistea, eskandalu hutsa izateaz gain, kontsumitzaileari zigilu honek ematen zion bermearen sinesgarritasuna hutsean utzi du, erakutsiz, erakunde askok ez dutela euren hitza betetzen ingurumena zaintzerako orduan.


Jasangarritasun hitza modan dago, eta oso ondo geratzen da markaren izenaren ondoan, baina benetan modan dagena greenwashing-aren praktika da. Honen adibide da Higg adierazlea. Sustainable Apparel Coalition (SAC) erakundeak sortua izan zen Nike markaren kolaborazioarekin. Tresna honek, teorian, jasangarritasuna neurtzen du, baina kritikatua izan zen ez zuelako alderdi guztietatik neurtzen ingurumenari egiten zaion eragina eta produktuen jatorria eta ekoizpena ez zituelako behar bezala jarraitzen.

Guztira, mundu osan zehar 456 egiaztapen ezberdin daude, 25 sektoretan banatuak. Sektore horien barruan daude modarena eta elikadurarena. Zigilu eta baieztapen hauetako askok ez dute onarri errealik edo ez dute diotena esan nahi izaten. “Bio” etiketarekin gertatzen hau adibidez, “bio”-k ez baitu “eko”-rekin zerikusirik bi hitzak kolore berdez jarrita agertzen badira ere. Kolore berde horrek kontsumitzaileari aditzera ematen dio "ecofriendly" dela, baina ez du zertan.

Changing Markets-en txostenak, adibidez, behatu zuen Asos, H&M edota Inditex bezalako markek jasangarriak zirela zioten arropen %59a ez zegola baieztatua edo engainagarriak zirela. Bai, orain burura datorkizu dena hartan erosi zenuen kamiseta hura, garestiago ordaindu zenuena. Orduan zuk pentsatu zenuen “planetaren onerako" zela. Bada, litekeena da ez dela saldu nahi izan zizutena bezain jasangarria.

Adibidez, arropa dendetan beti aurkitzen dugu etiketaren bat dioena material birziklatuekin egina dagoela, edo birziklagarria dela, inolako informazio gehigarririk eman gabe. Greenwashing metodo ohikoena da. Changing Markets-ek azaltzen duenez, material horien %99 PET botila birziklatuetatik ateratzen bada ere, birziklapenaren ziklo itxia hausten dute eta horrek mikroplastikoak sortzen ditu. Gainera, birziklatzeko ez dira horren errazak. Horregatik, azkenean, arropa hauek zabortegietan edo erraustegietan amaitzen dute.

Egun, Europar Batasuna lanean ari da, beranduenez 2030erako, arropa bakoitzean “produktu digitalaren pasaportea” zintzilik egon dadin. Bertan, arropa horren ibilbide osoaren informazioa azalduko da eta ingurumenean duen eragina. Oraingoz, adarra jo ez diezaguten, eta modu jasangarrienean erosteko, errazena bigarren eskuko arropa erostea da, edo besterik gabe, beharrik ez badugu ez erostea.