Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Urretxun izango da biharko saioa eta igandekoa, berriz, Lasarte-Orian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-hasiko-da-gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/@@download/image/bertso.jpeg
2024/09/13
Urretxun izango da biharko saioa eta igandekoa, berriz, Lasarte-Orian.
Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Asteburuan abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, lehen bi saioekin. Aurtengo bertso txapelketak lehen bertso-eskolaren sorreraren 50. urteurrena du gogoan, eta hala islatu du irudian eta mezuan. Belaunaldien arteko transmisioa aintzat hartuz, berrikuntza bat ere izango da txapelketa honetan: 25 urtetik beherako bertsolari onenari saria emango zaio. Txapelketan parte hartuko duten 48 bertsolarietatik hamar daude adin tarte horretan, eta horietako batek jasoko du saria, finalaren egunean, abenduaren 14an.

Txapelketako lehen saioa bihar jokatuko da, Urretxuko Labeaga antzokian. Honako sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra, Antton Aizpurua Aldape, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Unai Mendizabal Jauregi. Ion Zaldua Brit arituko da gai-jartzaile lanetan.

Igandeko saioa Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean izango da. Honako bertsolari hauek izango dira oholtzan: Aitor Zubikarai Salegi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Manu Goiogana Bengoetxea eta Oier Etxeberria Zubimendi. 

Epaileak hauek izango dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia arituko da. Haritz Alberdi Alberdi izango da gai-jartzailea.

Bi saioak 17:00etan hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke. Sarrerarik geratuz gero, eta saioaren egunean bertan erosi ahal izango dira, aretoko txarteldegietan, 16:00etatik aurrera.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.