Astebururako hiru plan

Astebururako hiru plan Zer egin zalantzan bazabiltza, hemen dituzu hiru aukera apropos! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan/@@download/image/MG_9176-2560x1707.jpg
2025/02/21

Testua: Maitane Legarreta

Zer egin zalantzan bazabiltza, hemen dituzu hiru aukera apropos!
Astebururako hiru plan

1. Sahararen aldeko kontzertua, gaur, Ormaiztegin.
Otsailaren 27an Mendebaldeko Saharako Errepublikaren aldarrikapen eguna ospatzen da, eta errefuxiatuen kanpamentuetan maratoia izaten da. Garai horren bueltan egiten dute Sahara Krossa Ormaiztegin eta hamaseigarrena izango da igandekoa. Horretaz gain, lehen aldiz, kontzertua ere antolatu dute. Talde hauek arituko dira gaur, 22:00etatik aurrera: Mugan, Bele, Oilar Beltzak, Ines Osinaga, Postal kolekzionistak eta Xabi Solano. Sarren inguruko informazioa eta beste hemen.

2. Tostadaren Eguna, gaurtik igandera, Arroitzen.
Txigorkiaren Eguna eta Nafarroako Olioaren Festa ospatuko dute asteburuan Arroitzen, Nafarroan. Errota-olioaren lehen laginaren dastatzea egiten dute, ogi txigortuz lagunduta. Denetarik izango dute egunotan egitarauan: etxeko postre eta oliben lehiaketa, jotak, artisau produktuen azoka, pregoia, musika emanaldiak... Ez dute aspertzeko betarik izango egunotan Lizarraldeko merindadeko herri koskorrean.

3. Bengoren kontzertuak, Iruñean eta Baionan
Aitor Bengoetxea oiartzuarra Belharra estudioko hirugarren lana aurkezteko biran dabil, 4 Taupada eta Bizirik lanak argitaratu ondotik. Bere alde pertsonalena islatu du bederatzi kantuz osatutako azken diskoan. Kantuak zuzeneko banda lagun duela erakitsiko ditu asteburu honetan Euskal Herrian dituen bi kontzertuetan: gaur, Iruñeko Indara aretoan eta bihar Baionako Le Magneto aretoan. Sarrerak hemen eros daitezke.