Astebururako hiru plan proposamen

Astebururako hiru plan proposamen Datozen egunetarako planen baten beharrean bazaude, hementxe aukera batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan-proposamen-1/@@download/image/KAI NAKAI AZUL BY ADRIANA FARIÑAS 4.jpg
2025/01/24

Testua: Maitane Legarreta
@mailegetx

Argazkia: (Kai Nakai): Adriana Fariñas

Datozen egunetarako planen baten beharrean bazaude, hementxe aukera batzuk.
Astebururako hiru plan proposamen

1. Zornotzako MusikagazFest jaialdia
Musikaz betetako eguna antolatu dute Zornotzan bihar, larunbata. Emanaldiak 13:00etatik aurrera hasiko dira eta honako hauek daude egitarauan, besteak beste: Eztandap, Zilibito Records, Aria, Mirari, Kai Nakai eta Albina Stardust. Pintxo-pote berezia ere egingo dute, 14:30etik 16:00etara, Urtza tabernan. 

2. Bertso Eguna, Lesakan
Aurtengo Bertso Eguna Lesakan, Nafarroan, izango da, bihar. Goizeko hamarretan, Oinak Bidean ibilbidea egingo dute eta gero bertso-potea eta luntxa antolatu dute. Bertso saioa egingo dute 17:00etatik aurrera, honako bertsolari hauekin: Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi. Alaitz Rekondo arituko da gaiak jartzen. Afaria egingo dute sagardotegian eta bertso jarriak izango dira afalostean. Azkenik, DJa arituko da Arranon. 

3. (H)ilbeltza, Baztanen
Euskal Nobela Beltzaren Astea martxan da egunotan Nafarroako Baztan bailaran, eta asteburuan ere izango da zer egin bertan. Gaur, Arg(h)itzen dokumentala emango dute, eta biharko honakoa dago egitarauan: Nola sortu kriminal bat mahai-ingurua, bazkaria, liburu aurkezpenak eta Ilargipeko enigmak susmagarrien gaua. Igandean, berriz, Xarlotako Axeri itzuli beltza egingo dute eta Odola-kantari. Euskal kantugintzaren tragepedia emanaldia izango da.